[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Muskulu liso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Muskulu liso
Xehetasunak
Identifikadoreak
MeSHeta A10.690.467 A02.633.570 eta A10.690.467
THH2.00.05.1.00001
FMA14070
Terminologia anatomikoa

Muskulu lisoa tortzel-formako zelula ildaskatugabez eratutako muskulu-ehuna da, errai-paretetan eta odol-basoetan aurkitu ohi dena.[1] Muskulu lisoa hainbat organotan dago: hestegorrian, urdailean, hesteetan, odol-hodietan, umetokian eta maskurian.

Ardatz-formako zelulek osatzen dute, eta nukleo zentral bat dute, beste edozein zelularen antzekoa; ez du zeharkako ildaskarik, nahiz eta luzetarako ildaxka txiki batzuk dituen. Muskulu leunak uzkurtzeko estimuluaren erdian nerbio-sistema begetatibo autonomoa dago. Muskulu lisoa ugaltze- eta iraitz-aparatuan, odol-hodietan, larruazalean eta barruko beste organo batzuetan dago.

Muskulu lisoaren funtzioak oso desberdinak dira kokapenaren arabera, digestio-hodia osatzen duten zuntzek mugimendu peristaltikoak uzkurtzean eragiten dituzte, odol-hodien paretetan daudenek hodien kalibrea gutxitzea edo handitzea eragiten dute uzkurtu edo erlaxatu ahala. Bronkioetan kokatutakoek kalibrea handitu edo gutxitu dezakete bronkioetan. Dermisean daudenak biloa tentetu ditzakete. Irisaren muskulu-zuntzek begi-niniaren dilatazioa edo konstrikzioa ahalbidetzen dute, inguruneko argitasun-mailaren arabera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [1991]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.