[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Mexikoko golkoaren marea beltza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mexikoko golkoaren marea beltza
Irudia
Map
MotaMarea beltz
hondamendi ekologiko
Ingurumen gatazka
Denbora-tarte2010eko apirilaren 20a - 
Data2010eko apirilaren 15a
KokalekuMexikoko golkoa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
KausaDeepwater Horizon explosion (en) Itzuli
Pertsona hilak11
Komunikabide

Mexikoko golkoaren marea beltza itsaso aldean gertatutako eta petrolioaren industriarekin lotutako hondamendi ekologikoa izan da, historia eta mundu osoko larriena dena. Louisianako kostaldetik 65 bat kilometrora kokatutako "Deepwater Horizon" izeneko plataforman, Mexikoko golkoan, jazo zen ezbeharra 2010eko apirilaren 20an gertatutako leherketaren ondorioz. 11 langile hil ziren eta beste 17 zaurituta gelditu ziren, eta esan bezala itsasoko habitatetan eragindako kalteak izugarri handiak izan dira. Zabaldutako erregaiaren bolumena guztira ia 5.000.000 kupelarena izan da, Exxon Valdez petrolio-ontziak eragindakoa baino handiagoa. Abuztuan 4.600 hildako animalia baino gehiago jaso zituzten, horietatik 4.000 inguru hegaztiak zirelarik, 525 dortoka eta 72 izurde. Arrantzan eragindako kalteak ere oso altuak izan dira.

British Petroleum (BP) konpainia britainiarra plataformaren kudeatzailea da, eta sortutako hondamenaren ondorioak leuntzeko neurriak Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak hartu behar izan zituen.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]