Maria Ulianova
Maria Ilinitxna Ulianova[1] (errusieraz: Мари́я Ильи́нична Улья́нова; Simbirsk, 1878ko otsailaren 18agreg./otsailaren 6ajul. - Mosku, 1937ko ekainaren 12a) errusiar militante boltxebikea izan zen; Vladimir Leninen arreba gazteena[2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetako protestak zirela eta, 1895an Bestuzheveko goi-mailako ikasketen ikastetxe batean ez zuten onartu, eta Moskun ikasi behar izan zuen. 1898an Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokrataren kide egin zen. 1900tik aurrera, Iskra aldizkarian lanean ibili zen; Nizhni Novgorod, Saratov, Mosku, Kiev, Samara eta San Petersburgo hirietan lan iraultzailea burutu zuen[2].
1903an boltxebikeekin lerratu zen, eta Alderdi Boltxebikearen idazkaritzan lan egin zuen. Urte horietan hainbat aldiz atxilotu zuten: 1899an Nizhni Novgorod hirira deportatu zuten, 1901an Samara hirira deportatua zuten, 1904an eta 1908an. 1904 eta 1905 artean Suitzan egon zen erbestean. 1908an, berriz, joan zen erbestera, Frantziara, non Sorbonako Unibertsitatean frantses Filologia ikasi zuen. 1910ean, Errusiar Inperioara bueltatu zen, hain zuzen ere, Finlandiako Terijoki hirira. 1912an, bosgarren aldiz atxilotu eta Vologda probintziara deportatu zuten eta 1915an aske utzi zuten. Erbestealdi honetan, Vologda probintziako boltxebikeen buru izan zen. 1917. urtera arte, Alderdi Boltxebikearen barne-antolakuntza departamenduan ibili zen[2].
1917ko martxotik 1929ran Pravda egunkariaren erredakzioan lan egin zuen. 1925tik 1934ra Alderdi Boltxebikearen Kontrol Komisioko kide izan zen eta 1932 eta 1934 artean Kontrol Komisioaren Lehendakaritzaren parte. 1935tik aurrera, Sobieten Komite Exekutibo Zentralaren kide moduan aukeratu zuten. 1935an, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Komite Zentralerako aukeratu zuten. 1937an hil zen[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ a b c d Ulianova, Marija, K17 2017-12-08. CC0 Domeinu Publikoa
- 1878ko jaiotzak
- 1937ko heriotzak
- Errusiako Iraultzako biografiak
- Sobietar Batasuneko politikariak
- Errusiako komunistak
- Errusiako politikariak
- Errusiako kazetariak
- Emakume politikariak
- Emakume kazetariak
- Moskun hildakoak
- Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokratako kideak
- Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako kideak