[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Maria Ivogün

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Ivogün

Bizitza
JaiotzaBudapest1891ko azaroaren 18a
Herrialdea Hungaria
HeriotzaBeatenberg1987ko urriaren 3a (95 urte)
Hobiratze lekuaRain Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Karl Erb (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Berlin University of the Arts (en) Itzuli
Ahots motakoloratura-sopranoa
Fachkoloratura-sopranoa
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm1283341 Musicbrainz: f89cb0a9-4694-4c9e-bbec-a7816433b1a4 Discogs: 2410627 Allmusic: mn0001727731 Find a Grave: 39282952 Edit the value on Wikidata

Maria Ivogün (Budapest, Hungaria, 1891ko azaroaren 18a - Beatenberg, Suitza, 1987ko urriaren 3a) sopranoa izan zen.

Jatorriz hungariarra, alemaniar hiritartasuna hartu zuen. Haren ama ere, Ida von Günther, soprano ospetsua izan zen. 1907tik 1913ra bitartean, Vienako akademian ikasi zuen kantua. Bruno Walterrek Pucciniren La Bohème kantatuz ezagutu zuen, eta Municheko Operara eraman zuen, 1913an; zuzendari horrek gertutik jarraitu zuen Ivogünen karrera, eta oso sarritan izan zen bere zuzendari. Mozarten lanetan espezializatu zen, baina bere garaiko musikariak ere interesatu zitzaizkion, eta Richard Straussek bere Ariadne auf Naxos (1916) operako Zerbinetteren papera kantatzeko eskatu zion. Hasiera hartan, Erich Wolfgang Korngolden Der Ring des Polykrates (1916), Hans Pfitznerren Palestrina (1917) eta Walter Braunfelsen Die Vögel (1920) operetan parte hartu zuen, eta ganbera-kantariaren titulu gutiziatua irabazi zuen. Bere izena berehala zabaldu zen mundu osora, eta Chicagoko Operan (1921-1922), Londresko Covent Gardenen (1924), Milaneko Scalan, eta New Yorkeko Metropolitan Operan kantatu zuen. 1925ean, Bruno Walterrek, Berlineko Städtische Operako zuzendari izendatu berri zelarik, Berlinera deitu zuen, eta han egon zen 1932ra arte. Orduan, agindu bat betez, opera betiko utzi zuen, eta, Michael Raucheisen piano-jotzailearekin ezkonduta, liederrren kantari gisa hasi zen. Bera izan zen Richard Straussen Schlechtes Winter lehen aldiz kantatu zuena. Hala ere, irakaskuntzan aritu zen gero eta gehiago: 1948tik 1950ra bitartean, Vienako Musikakademien, eta 1950etik 1958ra bitartean, Berlineko Hochschule für Musiken. Bere ikasleen artean, Elisabeth Schwarzkopf eta Rita Streich abeslari handiak nabarmen daitezke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Ivogün Aldatu lotura Wikidatan