Mark Robson
Mark Robson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montreal, 1913ko abenduaren 4a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | Londres, 1978ko ekainaren 20a (64 urte) |
Hobiratze lekua | Mount Sinai Memorial Park Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Kanada |
Jasotako sariak | |
|
Mark Robson (Montreal, 1913ko abenduaren 4a - Londres, 1978ko ekainaren 20a) kanadar zinema zuzendari, ekoizle eta muntatzaile bat izan zen.
Muntaketa-lanetan jardun zuen RKO (Radio-Keith-Orpheum) produkzio-etxean eta han muntatu zituen, Robert Wisekin batera, Orson Wellesen Citizen Kane (Kane herritarra) eta Magnificent Ambersons. Bi film bikain egin zituen boxeoari buruz, Champion (1949, Txapelduna) eta The Harder They Fall (1956), Humphrey Bogartek lan egin zuen azken filmean. Beste film aipagarri batzuk: The Bridges at Toko-Ri (1955, Toko-Riko zubiak); Trial (1955); From the Terrace (1960, Terrazatik); The Prize (1963, Saria); Lost Command (1966, Komando Galdua), Valley of the Dolls (1967, Panpinen harana); Happy Birthday, Wanda June (1971); Earthquake (1974); Avalanche Express (1979).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.