Lukas Papademos
Itxura
Lukas Papademos (Grezieraz: Λουκάς Παπαδήμος, Loukas Papadimos; Atenas, 1947ko urriaren 11) greziar ekonomista eta politikaria da. 2011-2012 bitartean, Greziako lehen ministroa izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unibertsitate ikasketak Massachusetts Institute of Technologyn (MIT) egin zituen: fisika lizentziatura (1970) eta ingeniaritza elektrikoko masterra (1972). 1977an ekonomia doktoretza lortu zuen, enplegu eta inflazioaren aurkako politikari buruzko bere tesiarekin. 1975 eta 1984 artean Columbiako Unibertsitateko ekonomia irakaslea izan ondoren Greziara itzuli zen[1]. 1994tik 2002ra Greziako Bankuko presidentea izan zen eta 2002tik 2008ra Europako Banku Zentraleko presidenteordea. Greziako lehen ministroa izan zen 2011ko azarotik[2] 2012ko maiatzera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Profile: Lucas Papademos BBC News
- ↑ Lukas Papademos da Greziako lehen ministro berria[Betiko hautsitako esteka] Berria.info
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lukas Papademos |