Lubumbashi
Itxura
Lubumbashi Lubumbashi | |||
---|---|---|---|
official city of the Democratic Republic of the Congo (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Kongoko Errepublika Demokratikoa | ||
Kongoko Errepublika Demokratikoko probintzia | Haut-Katanga | ||
Izen ofiziala | Lubumbashi Élisabethville Элизабетвиль | ||
Jatorrizko izena | Lubumbashi | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 11°39′51″S 27°28′58″E / 11.6642°S 27.4828°E | ||
Azalera | 747.000.000 m² | ||
Altuera | 1.208 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.786.397 (2012) 628.346 (2010) | ||
Dentsitatea | 0 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1910 | ||
Ordu eremua | UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Hakkâri (en) , Ndola (en) eta Lieja |
Lubumbashi (antzinako izena frantsesez Élisabethville eta nederlanderaz Elisabethstad) Kongoko Errepublika Demokratikoko hego-ekialdeko hiria da, herrialdeko handienetan bigarrena. Haut-Katanga probintziako hiriburua da 2015etik. 1208 metroko garaieran dago, Zambiako mugatik hurbil. 1.373.770 biztanle zituen 2019an.[1]
Merkataritza-gune eta industriagune garrantzitsua da: janari-industria, ehungintza, kimika-industria, eraikuntzarako gaiak eta, batez ere, kobre-ustiakuntza. Lobitotik (Angola) Lusaka (Zambia) eta Bulawayora (Zimbabwe) doan burdinbideak zeharkatzen du hiria. Unibertsitatea 1955ean sortu zuten. Artzapezpikutegi katolikoa.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Negu lehorreko klima subtropikala dauka, Cwa Köppen sailkapenaren arabera.
Datu klimatikoak (Lubumbashi) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 26 | 26 | 26 | 27 | 26 | 25 | 25 | 27 | 30 | 31 | 28 | 26 | 26.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 21 | 21 | 21 | 20.5 | 18 | 16.5 | 16.5 | 18 | 21 | 23 | 22 | 21 | 20 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 16 | 16 | 16 | 14 | 10 | 8 | 8 | 9 | 12 | 15 | 16 | 16 | 13 |
Euria (mm) | 253 | 257 | 202 | 60 | 4 | 1 | 0 | 0 | 4 | 37 | 163 | 257 | 1238 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 24 | 23 | 21 | 9 | 2 | 0 | 0 | 0 | 1 | 5 | 17 | 24 | 126 |
Iturria: weather2travel[2] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ DR Congo Top 20 Cities by Population. worldpopulationreview.com (Noiz kontsultatua: 2019-7-2).
- ↑ Lubumbashi climate guide, weather2travel.com