[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Lituaniar litas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lituaniar litas
Ezaugarriak
HerrialdeaLituania
Nongo eskumenaLituania
JaulkitzaileaBank of Lithuania (en) Itzuli
Honen izena daramaLituania
Historia
Hasiera1922 eta 1993
Ordezkatzen duLithuanian talonas (en) Itzuli eta Sobietar errublo

Lituaniar litas (ISO kodea LTL; ikur: Lt; plurala lituanieraz: litai edo litų) Lituaniako dibisa izan zen. 100 centų edo zentimotan banaturik zegoen. 1922an, Lehen Mundu Gerraren ondoren eta Lituaniak bere independentzia aldarrikatu zuenean, sortu zuten eta 1993ko ekainaren 25ean berreskuratua izan zen, errubloa ordezkatzeko. 1994 eta 2002 artean, estatubatuar dolarrarekin ratio aldaezina mantendu zuen (4/1) eta handik aurrera euroarekin izan zuen (3,4528/1). 2010eko urtarrilaren 1ean euroak litas ordezkatzekotan egon arren, inflazioa eta krisialdi ekonomikoa zirela eta, 2015ko urtarrilaren 1era arte atzeratu zuten.

2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, euroak ordezkatu zuen herrialdeko moneta ofizial gisa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.