[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Lapitar

Wikipedia, Entziklopedia askea

Greziar mitologian Lapitar bezala, Perrabia izeneko Tesalian dagoen lurralde batetako biztanleei deritze, Olinpo eta Osa mendien ondoan eta Peneo ibaiaren bi alboetan.

Diodoro Sikulok Lapites (Apolo eta Estilberen semea, azken hau Peneoren alaba), lapitarren eponimotzat hartzen du.

Lapitar ospetsuenen artean, Hipseo, Ixion, Piritoo, Zeneo eta Polipetes daude.

Zentauroekin gerra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zentauro eta lapitarren gudua Piero di Cosimoren margolana.

Lapitarrak zentauroen senide ziren, Ixion, lapitarren erregea, eta Nefele azken hauen arbasoak baitziren.

Dena dela, lapitar eta zentauroen arteko gerra bat hasi zen Piritoo eta Hipodamiaren arteko ezkontzan, non zentauroak gonbidatuen artean aurkitzen ziren, eta, oturuntzan zehar hartu zuten mozkorraldia dela eta, Hipodamia bera eta beste emakume batzuk bortxatzen saiatu ziren.

Bertsioren batzuetan, gertaera honen jatorri bezala, Piritook Aresi sakrifizioak eskaintzea ahaztea aipatzen da, errepresalia bezala, bi herrien arteko liskarra sortu zuena.

Lapitarrek, Teseo bezalako beste heroi batzuek lagunduta, zentauroak garaitzea lortu zuten.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]