[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Ostiko-arku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ostiko-arkuak Batheko abadian.

Ostiko-arkua edo frantses maileguzko arbotantea (frantsesez: arc-boutant) bereziki katedral gotikoen kanpo aldeko egitura elementu bat da; arku erdiko forma du eta gangaren behe aldeko presioak jaso, eta tentsio indar horiek horma-bularrari ematen dizkio. Arku zorrotza eta gurutzeria gangarekin batera arkitektura gotikoaren elementu bereizgarria da,

Kanpo aldeko arku hau, normalean plano inklinatu batean dago; beraz, izatez, arrakala-arku mota bat da, bere bi oinak lerro horizontal berean ez dituelako, hortaz, simetrikoa ez den arkua da. Ostiko-arkua egitura gotikoaren parte da, baina, kanpoko aldetik besterik ezin da ikusi. Beheko aldea horma-bularrean finkatuta dago, eta, goiko aldean orokorrean gurutze ganga baten euskarri funtzioa du. Pinakulu batek egitura koroatzen du eta egitura hau oso altua denean xapitel izena ematen zaio; honek pisuaren eraginez indarra egiten duenez, egiturak gehiago eutsiko du.

Pariseko Andre Mariaren erdiko nabearen ostiko-arkuak 1230 urtekoak dira.

1180an erabili ziren lehendabiziko aldiz Pariseko Andre Mariaren erdiko habearteko gurutze gangak sendotzeko. Sistema horren bidez, gangetan sortzen ziren indarrak kanpoko Hormabularretara bideratu ziren, eta horrela, erdiko nabeko habearteak handiagoak izatea ahalbideratu zen. Gainera arku zorrotzaren bertikaltasunari esker, eraikinaren altuera handitzea lortu zen.

Sistema honi esker, gangak sortzen zituzten albo indarrak orekatzen ziren, eta, hala, arkitektura erromanikoan erabiltzen ziren horma-bularrak ordezkatu zituen. Horma-bularren funtzioa kenduta, hormak altuagoak eta lerdenagoak egin zitezkeen; era berean beirate handiak erabiltzen hasi ziren. Geroago, ostiko-arkuek horma-bularretan sortzen zuten bultzada orekatzeko, eta, aldi berean arkitektura gotikoaren goranzko itxura areagotzeko, horma-bularren gainean pinakuluak gaineratu zituzten.

Ostiko-arkuen beste eginkizun bat, estalkiko barneko euri-urak kanporatzea da, eta drainatze lan hori itxura groteskodun garguilen bidez egiten da.

Ostiko-arku motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]