[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Ornoarteko disko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Ornoarteko disko
Xehetasunak
Honen parteintervertebral joint (en) Itzuli
Konponenteakannulus fibrosus disci intervertebralis (en) Itzuli
nucleus pulposus (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezdiscus intervertebralis
MeSHA02.835.232.834.432 eta A10.165.382.350.050 A02.165.308.410, A02.835.232.834.432 eta A10.165.382.350.050
TAA03.2.02.003
FMA10446
Terminologia anatomikoa
Artikulu hau mintzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Disko».

Orno arteko diskoa bizkarrezurraren orno zerbikal (C1-C7), orno toraziko (T1-T12) eta orno lunbar (L1-L5)-en arteko egitura kartilaginotsua da[1]. Honi esker ornoak mugitzeko gai dira eta bizkarrezurra egitura osoa izatea ahalbidetzen dute.

Bizkarrezurra 33 orno-hezurrek egituratzen dute: 7 orno zerbikal, 12 orno toraziko, 5 orno lunbar, 5 orno sakro (sinostosiz) eta 4 orno kokzigeo (sinostosiz).

Bi egiturez osatuta dago:

  • Nukleo pulpotsua (nucleus pulposus): Erdiko atal gelatinotsua da, orno arteko konpresio indarrak jasaten dituena.
  • Eraztun fibrotsua (annulus fibrosus): Kanpoaldeko kolagenozko atala da, fibrokartilagoaren atal zabalena inguratzen duena, ornoen errotazio mugimendua mugatuz.
  • Aurreko luzetarako lotailua: Orno gorputzen aurrealdean kokatzen da, hauek estaliz (garondoko oinarritik errainezurrera).
  • Atzeko luzetarako lotailua: Orno gorputzen atzealdean kokatzen da, hauek estaliz (hezur okzipitaletik uzkornora).
  • Lotailu horia: Ornoen xaflen artean kokatzen den kartilago elastikoz osatutako lotailua da (hortik datorkio bere izena).
  • Arantza irtengune arteko lotailua.
  • Arantza gaineko lotailua: Arantza-irtenguneen gainetik kokatzen da. C7-tik errainera arte. Lotailu hau hezur okzipitalera zabaltzen da: atal horri atzeko garondo lotailua deritzo.
  • Zeharkako irtengune arteko lotailua

Lotailu hauek oso gogorrak dira eta ornoen batuera indartzen dute. Hori dela eta, soilik kasurik larrienetan ematen dira hauen apurketak normalean (kotxe istripu larrietan, bizikletan...).

Orno arteko diskoaren inerbazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio espinal ren adar meningeoek (orno altzoko nerbio atzerakaria) inerbatzen dute orno arteko diskoaren inguruko gunea. Hau gongoilaren adar dortsaldetik ateratzen da eta foramenaren parean bi ataletan banatzen da: goranzko nagusia eta beheranzko txikia.

Ohiko patologia [3]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orno bateko diskoa edo bere atal indargabetu baten gainean egindako gehiegizko indarraren ondorioz sortutako patologia. Honek hurbileko nerbio edo bizkar muinean presioa eragin dezake hernia diskal deritzon patologia sortuz.Hauek dira sintomak:

Mina gehienbat gorputzaren alde batean agertzen da. Lesioaren lekuaren arabera, sintomak alda daitezke:

- Eremu lunbarreko lesio baten ondorioz, ziztada antzeko mina nabaritzen da alkada, izter edota gluteo inguruan. Horrez gain, ziztada horiek oinzola zein biki inguruko eremuetara ere zabal daitezke.

- Lesioa diskoaren lepoan izanik, mina lepoa mugitzean agertuko litzateke; lepauztai inguruan mina besoetara igaroz, hatzetara...

Mina astiro-astiro hasten da garatzen. Okerrera joan daiteke egoera hauetan:

- Zutunik edo eserita egon ostean.

- Gauez.

- Eztul, doministiku edota barre egitean.

Orno arteko diskoaren nukleo pulpotsuak nerbioetan kalteak sortzen ditu hernia diskalaren sorrera eraginez.

- Lepoa atzerantz tolestean edota denbora luzez ibiltzeak ere sintomak oker ditzake.

Kausetariko bat, orno arteko diskoaren eraztun fibrotsua apurtu eta nukleo pulpotsuaren irteera izango litzateke. Honakoa, nerbioetara heldu eta honako patologia sortuko litzateke. Apurketa honen arrazoietako bat eskoliosia izan daiteke, edo ornoetan gehiegizko pisuaren ezarpenaren ondorioz.

Lehenik eta behin analgesikoak hartzen dira hernia diskalari aurre egiteko. Horrez gain, fisioterapia saioak ere hartu beharko dituzte honako pazienteek. Pertsona gehienek honekin aski dutenez, sendatu egiten dira. Hala ere, kasu batzuetan ez da nahikoa izaten eta bestelako tratamendu batzuk aplikatu behar izaten dira; hala nola, esteroide bidezko ziztadak edota kirurgia.

Farmakoek mina murrizten lagun dezakete. Honakoak izaten dira farmako ohikoenak:

  • Antiinflamatorioak, luzaroko mina kontrolatzeko.
  • Narkotikoak, mina izugarrizkoa bada eta antiinflamatorioek ez badaukate eraginik.
  • Nerbioak lasaitzeko medikamenduak
  • Erlajatzaile muskularrak, lepoko etengabeko uzkurketak kontrolatzeko

Gardocki RJ, Park AL. Lower back pain and disorders of intervertebral discs. In: Canale ST, Beaty JH, eds. Campbell's Operative Orthopaedics. 12th ed. Philadelphia, PA: Elsevier Mosby; 2013:chap 42.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «¿Qué es un disco intervertebral?» Curiosoando 2014-08-11 (Noiz kontsultatua: 2017-03-08).
  2. (Gaztelaniaz) Disco intervertebral. 2016-09-13 (Noiz kontsultatua: 2017-03-08).
  3. (Gaztelaniaz) Hernia discal: MedlinePlus enciclopedia médica. (Noiz kontsultatua: 2017-03-08).