Jaffako Atea
Jaffako Atea | |
---|---|
Meskiten Zelaigunea Gates of Jerusalem | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Jerusalemgo Gobernazioa |
Hiria | Jerusalem |
Koordenatuak | 31°46′36″N 35°13′40″E / 31.77653°N 35.22769°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1538 |
Arkitektura | |
Estiloa | Islamiar arkitektura |
Jaffako Atea (hebreeraz: שער יפו, Sha'ar Yafo; arabieraz: باب الخليل, Bāb al-Khalīl, "Hebrongo Atea") edo Daviden Dorrearen Atea, Jerusalemgo Hiri Zaharreko zazpi portale nagusietariko bat da. Jaffako Atea izena erabiltzen da gaur egun, bai ate otomandar historikorako 1538az geroztik, bai hegoaldeko hiriaren hormako arrakala zabalerako.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ate zaharrak Erdi Aroko ate baten forma du, eta L formako sarrera du. Bi muturretan (iparraldean eta ekialdean) ate astunak bermatu ziren.[1]
Harresiko arrakala, agintari otomandarrek sortu zuten 1898an, Gilen II.a Alemaniako enperadorea hirira garaile gisa sar zedin. Arrakalari eta aldapari esker, gaur egun autoak mendebaldetik sartzen dira Hiri Zaharrean.
Ateak Erlojuaren Dorre bat zuen 1908 eta 1917 bitartean, britainiarrek desmuntatu zutena, baita harresien aurrean zeuden eraikuntza guztiak ere.[2]
Jaffako atea, Hiri Zahar osoa bezala, Jordaniak konkistatu zuen 1948ko gerran; gero Israelek Sei Eguneko Gerran konkistatu zuen, 1967an.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gilen II.a Alemaniako hirian sartzen, 1898ko urriaren 31n.
-
Allenby Jerusalemen sartzen, 1917an.
-
1900ko ikuspegia.
-
Erlojuaren Dorrea.
-
1944an britainiarren eragindako eraispenak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Eliyahu Wager (1988). Illustrated guide to Jerusalem. Jerusalem: The Jerusalem Publishing House. 121.or.
- ↑ https://madainproject.com/jerusalem_clock_tower
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jaffako Atearen argazkiak.
- (Gaztelaniaz):Jerusalemgo harresiak eta ateak.
- (Ingelesez):Jaffako Ateari buruzko bideoa.