Joseph Boussinesq
Joseph Boussinesq | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Saint-André-de-Sangonis, 1842ko martxoaren 13a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1929ko otsailaren 19a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Zientzien Fakultatea Montpellierreko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Adhémar Jean Claude Barré de Saint-Venant (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, fisikaria, maisu/maistra, unibertsitateko irakaslea eta hydraulic engineer (en) |
Lantokia(k) | Rue Jeanne-d'Arc (en) |
Enplegatzailea(k) | Parisko Unibertsitatea Lille University of Science and Technology (en) Institut industriel du Nord (en) (1872 - 1886) |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia Lille Academy of Sciences (en) Göttingengo Zientzien Akademia Ligue de la Patrie Française (en) Linzeen Akademia Accademia delle Scienze di Torino |
Joseph Valentin Boussinesq (1842-1929) fluidoen mekanikan espezializatutako matematikari eta fisikari frantziarra izan zen.
Bizitza eta lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Béziers eta Montpellier arteko herri txiki bateko nekazari xume baten semea, Boussinesq gazteak bere aitaren etxea utzi zuen azken hiri honetara goi mailako ikasketak egiteko, bere aitaren nahiaren aurka familiaren baserria ustiatzen jarraitzeko. 1861ean Montpellierreko Unibertsitatean lizentzia lortu zuen. Hurrengo urteetan Agde-n, Vigan eta Gap-en bigarren hezkuntzako irakasle izan zen, 1867an Parisko Zientzien Fakultatean doktoretza lortu zuen arte. [1]
Data horretatik aurrera, Saint-Venant, ingeniari entzutetsuak, berari erreparatu eta babestu egin zuenean, unibertsitateko irakaskuntza eta ikerkuntza ibilbideari ekin zion. [1] Lehenik eta behin fisikako lizentzia lortu eta gero Lilleko Unibertsitatean kalkulu irakasle izendatu zuten (1873), kargua izan zuen 1886ra arte, Frantziako Zientzien Akademiako kide hautatu eta Parisera joan zen arte. Sorbonan ere katedra desberdinak hartuko ditu (Mekanika, Fisika Teorikoa eta Probabilitatea). [2]
Boussinesq-en lanen gehiengoak fluidoen dinamika eta hidraulika lantzen ditu. [3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Darrigol, Olivier. (2017). «Joseph Boussinesq's legacy in fluid mechanics» Comptes Rendus Mécanique Vol. 345, Num. 7: 427-445. doi: . ISSN 1631-0721..
- Zerner, Martin (1994). «Origine et réception des articles de Boussinesq sur le déterminisme». En Santiago Garma, Dominique Flament, Víctor Navarro Brotons (eds.), ed. Contra los titanes de la rutina (en francés). Comunidad de Madrid / CSIC. pp. 319-334. ISBN 84-451-0762-3.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Zerner 1994.
- ↑ Parreau 1996.
- ↑ Darrigol 2017.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- O'Connor, John J.; Robertson, Edmund F., «Joseph Boussinesq» (en inglés), MacTutor History of Mathematics archive, Universidad de Saint Andrews, http://www-history.mcs.st-andrews.ac.uk/Biographies/Boussinesq.html . (Ingelesez)
- Félix, Lucienne. (2008). Boussinesq, Joseph Valentin. .
- Parreau, M.. (1996). Joseph Valentin BOUSSINESQ (1842 - 1929). .