[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

José Gutiérrez Solana

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Gutiérrez Solana

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Romano Gutiérrez-Solana y Gutiérrez-Solana
JaiotzaMadril1886ko otsailaren 28a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1945eko ekainaren 24a (59 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Instituto San Isidro (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, Irarlea, idazlea, artista bisuala, artista grafikoa eta grabatzailea
Lantokia(k)Madril
Paris eta Madril
Mugimenduaespresionismoa

Find a Grave: 14530470 Edit the value on Wikidata

José Gutiérrez Solana (Madril, 1886ko otsailaren 28a - Madril, 1945eko ekainaren 24a) espainiar margolaria eta idazlea izan zen. Gaztelako eta Madrilgo herriaren ohiturei buruzko koadroak margotu zituen, oso modu ilun eta ezkor batean; herriko jaiak, inauteriak, herri txikietako prozesioak eta auzune pobreetako ohiturak azaldu zituen bere lanetan. Goyaren pintura beltza gogorarazten dute haren koadroek, eta baita 98ko belaunaldiko espainiar idazleen esperpentismoa ere. Margolanak: Las coristas, Los desheredados, Carnaval en la aldea, El entierro de la sardina, Corrida de toros en Ronda, La danza de la muerte, etab. Literaturan, bidaiak eta herrietako ohiturak izan zituen gaitzat: Madrid: escenas y costumbres (1913, 1918); La España negra (1920); eta Madrid callejero (1923). 1961ean, haren lan guztiak argitaratu ziren liburu batean bilduta: Obra literaria.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Gutiérrez Solana Aldatu lotura Wikidatan