Johannes Vilhelm Jensen
Itxura
Johannes Vilhelm Jensen (Farsø, Jutlandia, 1873ko urtarrilaren 20a - Kopenhage, 1950eko azaroaren 25a) daniar idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Medikuntza ikasketak egin zituen Kopenhagen. Hinmerlandsfolk ipuin-bilduma idatzi zuen, bere jaioterrian eta hango biztanleen bizimoduan oinarrituta. Ameriketara egindako bidaietan oinarritu zen Madame d´Ora (1904) idazteko, eta ekialdera egindakoetan Der lange Rjese (1908-1922, Bidaia luzea) lanean.
Historia-gaietako eleberriak ere idatzi zituen (Kongens Fald; 1901, Erregearen gainbehera) besteak beste.
Darwinen teoriaren alde agertu zen eta kristautasunaren aurka. Mitoak asmatu zituen, eta bizitzari eta arteari buruz zituen ideiak agertu zituen haien bidez.
Literaturako Nobel saria jaso zuen 1944an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]