[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Joan XXIII.a (antipapa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau XV. mendeko Antipapari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Joan XXIII.a».
Joan XXIII.a (antipapa)

Antipapa

1410 - 1415
Alexandro V.a
Bizitza
JaiotzaNapoli, 1370
HeriotzaFlorentzia1419ko abenduaren 22a (48/49 urte)
Hobiratze lekuaFlorentzia
Hezkuntza
HeziketaBoloniako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 233353567 Edit the value on Wikidata

Joan XXIII.a, jaiotzez izenez Baltassare Cossa (c.1370, Procida1419ko abenduaren 22a, Florentzia) Eliza Katolikoaren antipapa bat izan zen.

Baltasar Cossa Procidako uharte bolkaniko txikian jaio zen, Cossa familian, pirateriarekin lotuta. Gaztetan karrera militarra hasi zuen, eta bertan behera utzi zuen bere bizitza Elizari eskaintzeko. Bonifazio IX.a aita santu napolitarraren gortean hasi zuen bere eliza-karrera, eta handik bultzatu zituen eliza-karguen salmenta eta induljentzia-merkatua. Kardinal izendatu zuten Bolonian.[1]

Mendebaldeko Zismaren garaian bi Aitasantu egon ziren, bata Erromakoa eta bestea Avignongoa. 1409an zisma honi nahiz Gregorio XII.a (Erroma) eta Benedikto XIII.a (Avignon) Aitasantuen arteko liskarrei amaiera eman eta haien ordezko Aitasantu bat hautatzeko asmoz, 1409an Pisako kontzilioa ospatu zen, honetan kardinalek Alexandro V.a hautatu zuten, baina arazoa konpondu beharrean gehiago nahastu zen, gainontzeko beste bi Aitasantuek ez baizuten hirugarren honen zilegitasuna onartu, honela bi Aitasantuetaik hirura igaroz.

1451an Alexandro V.a hiltzean pisatar kardinalek berean jarraitu eta Joan XXIII.a Aitasantu hautatu zuten.

Azkenik, ia mende erdi irauten ari zen Zisma honi behin-betiko amaiera eman asmoz, garaiko Europako monarka boteretsuena zen [Sigismundo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreak hiru Aitsantuei Konstantzako kontziliora (1414-1418) joateko dei egin zien. Joan XXIII.a berau Aitasantu bakarra hautatuko zutelako uste osoarekin bertaratu zen, aldiz, Gregorio XII.ak (Erroma) bere hautagaitzak arrakasta izateko aukerarik ez zuela ikusirik ordezkariak bidali eta baldintza bakarra hiru Aitsantuek euren karguetatik dimititu eta Aitasantu berri bat aukeratzea jarri zuen, Benedikto XIII.a (Avignon) berriz ez jakinarena egin eta ez zen Kontziliora bertararu ere egin.

Baina Konstantzako kontzilioa aurrera zihoan heinean Joan XXIII.ak bere hautagaitza gero eta kinka larriagoan zegoela ikusi eta handik ihes egiteko saiakera egin zuen, halere Enperadorearen soldaduek atxilotu eta Kontzilioan parte hartzera derrigortu zuten, han bere Aitasantu kargutik abdikatuaraziko eta hilketa, sodomia eta intzestu karguak leporatu zizkioten, ondorioz eskumikutua eta hiru urtez espetxeratua izan zen.

Konstantzako kontzilioan Martin V.a Aitasantu berri eta bakarra hautatu eta Zismari amaiera eman zitzaionean, Joan XIII.a libre utzi eta 1419an Frascatiko apezpikua izendatu zuten, urte hartan zendu zelarik. Florentzia hiriko San Joan bataiotegian lurperatu zuten.

Mendebaldeko Zismako aita santuak
Joan XXIII.a antipapaJoan XXIII.a antipapaAlexandro V.a antipapaAlexandro V.a antipapaGregorio XII.aInozentzio VII.aInozentzio VII.aBonifazio IX.aUrbano VI.aBenedikto XIII.a antipapaKlemente VII.a antipapaMartin V.aGregorio XI.a
  1. (Gaztelaniaz)Greenblatt, Stephen.-El giro : de cómo un manuscrito olvidado contribuyó a crear el mundo moderno orr.148 ISBN 978-84-9892-681-1