J. G. Ballard
J. G. Ballard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Shanghai eta Shanghai International Settlements (en) , 1930eko azaroaren 15a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Shepperton |
Heriotza | Londres, 2009ko apirilaren 19a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Kensal Greengo hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: prostatako minbizia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Cambridgeko Unibertsitatea King's College (en) The Leys School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, idazlea eta zientzia-fikzio idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | William Burroughs |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
|
James Graham "J. G." Ballard (Shanghai, Txina, 1930eko azaroaren 15a - Londres, 2009ko apirilaren 19a) britainiar idazlea izan zen.
Haurtzaroan japoniarren kontzentrazio esparru batean gatibu egon zen bere familiarekin Pearl Harborreko erasoaren ondoren. Bizipen horrek bere idazlan gehienetan utzi du arrastoa, batez ere Steven Spielbergek zinemara eraman zuen Eguzkiaren inperioa (1984) eleberrian. Zientzia fikzioak eta fantasiazko munduak eragin handia izan dute bere literaturan, eta bertan XX. mendeko kezkak aztertzen ditu: hurbil egon daitezkeen ingurumenari lotutako hondamenak, nahiz bilakaera teknologikoak gizadian izan ditzakeen eraginak. Lehen eleberrian (Mundu urperatua, 1962), adibidez, poloetako elurren urtzeak eragindako suntsipenak irudikatzen ditu. Ballarden beste eleberri batzuk dira: Inon ez dagoen haizea (1962); Lehortea (1965); Kristalezko mundua (1966), Sorkuntza eguna (1987) bezala Afrikan kokatua; Zementuzko uhartea (1974); Ametsen konpainia mugagabea (1979); Kaixo Amerika (1981); Emakumeen ontasuna (1991); Ihesaldia paradisura (1994); Kokaina gauak (1996) nobela beltza, eta David Cronenbergek zinemarako egokitu zuenean, 1996an, eztabaida garratza sortu zuen Crash (1973). Eleberriez gainera ipuin ugari idatzi ditu, eta saiakera-bilduma bat ere argitaratu zuen 1996an: Milurtekoaren gidaliburua erabiltzailearentzat.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Wind From Nowhere (1961)
- The Drowned World (1962)
- The Burning World (1964; also The Drought, 1965)
- The Crystal World (1966)
- Crash (1973)
- Concrete Island (1974)
- High Rise (1975)
- The Unlimited Dream Company (1979)
- Hello America (1981)
- Empire of the Sun (1984)
- The Day of Creation (1987)
- Running Wild (1988)
- The Kindness of Women (1991)
- Rushing to Paradise (1994)
- Cocaine Nights (1996)
- Super-Cannes (2000)
- Millennium People (2003)
- Kingdom Come (2006)
Ipuin-bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Billennium (1962)
- The Voices of Time and Other Stories (1962)
- Passport to Eternity (1963)
- The Terminal Beach (1964)
- The Impossible Man (1966)
- The Disaster Area (1967)
- The Overloaded Man (1967)
- Chronopolis (1971)
- Vermilion Sands (1973)
- Low-Flying Aircraft and Other Stories (1976)
- Myths of the Near Future] (1982)
- Memories Of The Space Age (1988)
- War Fever (1990)
- The Complete Short Stories of J. G. Ballard (2001)
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A User's Guide to the Millennium: Essays and Reviews (1996)
- JG Ballard: Quotes (2004)
- JG Ballard: Interviews (2005)
- Miracles of Life (2008, autobiografia)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.