[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Isidoro Fernández

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isidoro Fernández

(2018)
Bizitza
JaiotzaDonostia1957ko urtarrilaren 4a (67 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0273538 Edit the value on Wikidata

Isidoro Fernández del Castillo (Donostia, 1957ko urtarrilaren 4a - ) gipuzkoar aktorea da.

Zuzenbidea ikasten hasi zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, baina hirugarren kurtsoan bertan behera utzi zituen ikasketak. Bertan, antzerki munduarekin jarri zen harremanetan, unibertsitateko antzerki muntaietan parte hartuta. 1982. urtean Antzerti eskolan hasi zen eta aktore bezala diplomatu zen lehenengo promozioan. Harrezkero, hainbat antzerki ekoizpenetan lan egin du; baita ETB eta TVE telebista-kateetako saio ugaritan ere. Era berean, beste zenbait ataletan aritu izan da: antzezlanen zuzendaritzan, bikoizketan, publizitatean eta irratian, besteak beste.[1]

1998an, Mercado Iberoamericano de la Industria Audivisual aktore onenaren saria lortu zuen, Maité telesailagatik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]