[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Hiperplasia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hiperplasia
Hiperplasiaren eta hipertrofiaren arteko desberdintasuna.
Deskribapena
MotaHipertrofia
Identifikatzaileak
MedlinePlus003441
eMedicine003441
MeSHD006965

Hiperplasia ehun edo organo baten bolumenaren handitze ez normala da, zelulen ugalketaren ondorioz, baina zelulen neurria handitu gabe, gertatzen dena.[1] Hiperplasia eta hipertrofia ez dira gauza bera, azken honetan ehun edo organo bateko zelulen tamaina handitzen baita eta ez kopurua, hiperplasian bezala.

Hiperplasia gertatzeko zelulak DNA sintetizatzeko eta mitotikoki zatitzeko ahalmena izan behar du. Beraz, hiperplasiaren ondorioz tumore onberak ager daitezke. Hala ere, ez da neoplasia bat, hiperplasia kitzikapenei erantzuten dien prozesu fisiologikoa delako eta neoplasia aldiz, ez da prozesu fisiologikoa.

Hiperplasia motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiperplasia fisiologikoa edo patologikoa izan daiteke:

  • Hiperplasia fisiologikoa. Hazkuntza faktore edo hormonen ekintzak zelulen berraktibatzea eragiten dute, ugalketa gertatuz. Hazkuntza honen adibideak dira haurdunaldi eta edoskitzean ematen den bularren hiperplasia edo hepatektomiaren ondorengo gibelaren hiperplasia.
  • Hiperplasia patologikoa. Hazkuntzaren kitzikapena mantendu edo kitzikapen desegokiak agertzen direnean gertatzen da. Honen adibide bat prostataren hiperplasia da adineko gizonezkoetan. Hiperplasia fwenomeno automugatua izan ohi da gehienetan, baina autonomo bihurtzeko arrisua dago minbizia agertuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]