Khan Academy
Khan Academy | |
---|---|
Datuak | |
Mota | irabazteko asmorik gabeko erakundea |
Jarduera sektorea | Hezkuntzarako teknologia |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Erabilitako hizkuntza | azerbaijanera, ingeles, errusiera, georgiera, turkiera, portugesa, kazakhera, bulgariera, gaztelania eta errumaniera |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | 501(c)(3) organization (en) |
Jabea | Salman Khan |
Babeslea | Siegel Family Endowment (en) |
Ekonomia | |
Aktiboak | 105.255.724 $ (2022) |
Diru-sarrerak | 44.823.044 $ (2016) |
Historia | |
Sorrera | 2008 2007ko abenduaren 18a 2006 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Khan Academy edo Khan Akademia irabazteko asmorik gabeko hezkuntza erakundea da. Hezkuntza baliabideak partekatzeko milaka bideo eskaintzen ditu doan Interneten, YouTube euskarrian gehien bat. 2006. urtean Salman Khanek sortu zuen.
Milioika harpidedun dauzka YouTubeko ingelesezko kanalean eta milaka gaztelaniazko eta portugesezko kanaletan. Horiek dira kanal nagusiak. Baina baditu kanal espezializatuak, irakasleentzako kanalak, medikuentzat, matematika ikasleentzat, etab.
Salman Khan 2003an hasi zen Internet bidez bere lehengusina bati laguntzen Matematikak zelan landu irakasten. Beste senide eta lagun batzuek ere eskatu ziotenean era horretako laguntza, jarri zituen tutorialak Youtube webgunean, non kontu bat sortu zuen 2006ko azaroaren 16an. [1]
Salman Khan, 2009ko akaberan, berak sortutako bideo hezigarriek sarean izandako arrakastak bultzatu zuen Khan ordura arteko lana uztera (diru-funtsen arriskuen analista ibili zen). Harrezkero, jardunaldi osoz zentratu zen bere Youtube kanala indartzen, Khan Academy alegia, Josh Gefner bere lagun handiarekin batera. Ondorioz, Ann Doerr-en diru-laguntza jaso zuen, John Doerr-en emaztea.
Khan Akademiaren bideoek mundu zabalean piztu zuten interesa, ikasleena bezainbeste ikasle ez zirenena, eta lehen urte haietan 458 milioi bisita izan zuten. 2019an zifra hori hirukoiztu zela ikus zitekeen[2].
Jatorriz kanala bideoak ingelesez eskaintzen zituen. Carlos Slim fundazioak gaztelaniara itzultzen ditu gehienak eta gaztelania da, Mexikoko aldaeran gehienbat, kanalaren bigarren hizkuntzan. Ia maila berean portugesezko kanala dabil. Bi kanal horiek 2019an gailendu dute milioi laurden ikustaldiak.
Salman Khan-ek azpimarratu zuen bere misioa zela “adin guztietako ikasleen ikaskuntza bizkortzea. Hori gogoan, nahi dugu gure edukiak partekatu, berauek erabilgarri aurkitzen duten edonorekin”. Ingeles hizkuntza ere nahi du irakatsi “doako eskolan”. Khan-en bideoak Afrikako eta Asiako nekazari giroko eremuetan ere erabiltzen dira irakasteko.
2013an Salman Khan-ek liburu bat argitaratu zuen, The One World Schoolhouse: Education Reimagined / Mundu bat, eskola bat: hezkuntza berrasmatuz.[3]
Salman Khanek uste du osatuz gero ikasgela tradizionaleko hezkuntza bere Akademia garatzen ari den teknologiarekin, horrek hobetu dezakeela irakasleen eraginkortasuna, askatu egingo ditu-eta ohiko hitzaldietatik, denbora gehiago eskainiz ikasleen premia indibidualak hobeto asetzeko.
2019rako Khan Akademiak Youtuben dituen bideoak 1.600 milioi bider ikusi zirela zioen YouTubeko zenbatze sistemak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Khan Academy» YouTube (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
- ↑ «Khan Academy» YouTube (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
- ↑ 1976-, Khan, Salman,. (2012). The one world schoolhouse : education reimagined. (1st trade ed. argitaraldia) Twelve ISBN 1455508373. PMC 827082713. (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Khan Academy (webgunea)
- Salman Khan Charlie Rose-ren saioan.
- Sal Khan TED hitzaldietan.