Kaxrut
Itxura
Kaxrut (hebreeraz: כַּשְׁרוּת) juduen lege dietetikoen multzoa da.[1] Halakhak (juduen legeak) agindutakoa jarraitzen duten elikagaiak koxer edo kaxer dira, hebreerazko kashér (כָּשֵׁר), "egokia" hitzaren ashkenazien ahoskera dena. Juduen legearen aurkako elikagaiek, berriz, treif izena dute.
Kaxrutaren oinarrizko legeak Toraren Lebitarrena eta Deuteronomioa liburuetatik atera zituzten.[2] Hala ere, Torak ez zuen eman lege horren arrazoirik. Hori zela eta, juduek historian zehar arrazoi filosofiko, praktiko eta higienikoak prestatu zituzten haientzat, adibidez, Maimonidesen Moreh Nevukhim liburuan.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |