[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Fuga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fuga
Jatorria
Ezaugarriak
Fikzioa
Erabiltzen duimitazio, kontrapuntu eta theme (en) Itzuli
Sei zati dituen fuga, Johann Sebastian Bachen Musikalisches Opfer, BWV 1079 (Eskaintza musikala) lanetik hartua

Fuga musika-forma polifonikoa da, kontrapuntuaren erregelen arabera eratutakoa. Musika tresnetarako edo ahotserako izan daiteke fuga; ezaugarri nagusia oinarrizko gai baten imitazio sistematikoa du; melodia edo gai bakarra erabiltzen du, eta melodia errepikatu egiten da, errepikapenak elkarri ihes egiten dioten parteak balira bezala.

Musika-forma baino areago, prozedura da berez, eta arau estu batzuen arabera landu ohi da, era askotako fugak badira ere, idatzi zen garaiaren arabera batez ere. Aurreneko fugak XIII. mendeko imitaziozko polifoniarekin lotzen dira, baina XVI. mendea arte ez zen garatu forma klasikoan. Fugaren bilakaera formalaren eta adierazpen-efektuen gailurra Barrokoaren garaian izan zen, batez ere, Johann Sebastian Bachen lanetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]