[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Ehime (prefektura)

Koordenatuak: 33°50′29″N 132°45′56″E / 33.8414°N 132.7656°E / 33.8414; 132.7656
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ehime prefetura
愛媛県
 Japonia
Ereserkia
Ehime no Uta (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Japonia
ISO 3166-2JP-38
HiriburuaMatsuyama
governor of Ehime Prefecture (en) ItzuliTokihiro Nakamura (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak33°50′29″N 132°45′56″E / 33.8414°N 132.7656°E / 33.8414; 132.7656
Azalera5,677,73 km²
MugakideakTokushima, Kōchi, Kagawa eta Hiroshima
Punturik altuenaIshizuchi mendia
Demografia
Biztanleria1.321.580 (2021eko martxoaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea254,31 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaShikoku
UharteaShikoku
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
pref.ehime.jp
Ehime prefeturako mapa.

Ehime prefetura (japonieraz: 愛媛県 Ehime-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Matsuyama da.

Meiji berrezarkuntza arte, gaur egungo Ehime prefeturaren lurraldea Iyo probintzia izan zen. 1876an aldameneko Kagawa prefetura bereganatu zuen, baina 1888an atzera bereizi ziren.

Heian Aroaren aurretik ere (794-1185), eskualdean arrantzaleak eta nabigatzaileak bizi ziren, eta Japonia defendatu zuten piraten eta mongolen inbasioen aurka.

Shikoku uharteko ipar-mendebaldean dago. Iparraldean, Setoko Barne Itsasoa du; ekialdean, Kagawa eta Tokushima; eta hegoaldean Kōchi.

Barnealdean, mendi altuak daude (Ishizuchi mendia uharteko garaiena da) eta kosta-lerro luze bat du. Setoko Barne Itsasoko uharte asko ere Ehime prefeturakoak dira. Prefeturako muturrik mendebaldekoena Sadamisaki penintsula da, Japoniako penintsularik estuena.

Lurraldearen % 7 natura-parke gisa babestuta dago. Besteak beste, Ashizuri-Uwakai and Setonaikai parke nazionalak.

Bi klima-eskualde nagusi daude: Seto barne-itsasoaren kostaldeak klima mediterraneoa du, tenperatura altuak eta prezipitazio gutxi. Barnealderantz egin ahala, klima hotzago bihurtzen da, eta elurra egin ohi du. Beste klima-eskualdea Bungo kanalari dagokion partea da. Kuroshio itsaslasterraren eraginez, klima beroa du, eta euri ugari; tifoiak ere iristen dira, batzuetan.

Matsuyama inguruan, industria dago: ontziolak, industria kimikoa eta birfindegiak, papergintza eta ehungintza.

Landa-eremuetan, nekazaritza eta arrantza (arrain-haztegiak, perlak) dira jarduera nagusiak.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri handienak:

  1. Matsuyama (hiriburua, 515.068 biztanle)
  2. Imabari (170.986 bizt.)
  3. Niihama (123.329 bizt.)
  4. Saijō (112.543 bizt.)
  5. Shikokuchūō (91.688 bizt.)

Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]