[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Entzuleria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Audientzia diskurtso sozialaren bidez eraikitzen da, komunikabide batekin elkarreragiten duen publikoa izendatzeko. Gaztelaniaz edo frantsesez hain ezagun zaizkigun [1]audiencia edo audience hitzen esanahiak geure egiteko, hitz bat baino gehiago erabiltzea beharrezkoa da euskaran. Batetik entzuleria edo entzule indizea, hedabideen mezuak jasotzen dituen entzule-kopurua da; entzule-kopuru hitz batua ere erabili daiteke hori definitzeko.

Audientzia hedabide batekin (zinema, telebista, irratia, etab.) elkarreragiten duen publikoa da. Entzunaldi-tipologia desberdinak ikus-entzule horien norbanako "parte-hartzailearen" aldagai soziologiko eta psikologikoen araberakoak dira: adina, sexua, maila sozioekonomikoa, banakako ohiturak, ordutegiak, zaletasunak, nortasun-zeinuak, rol soziala, etab.

Telebistako audientzia edo ikusentzuleria, oso garrantzitsua da kateen biziraupenerako. Telebista pribatuak dituzten herrietan kate asko publizitateari esker mantentzen dira, zenbat eta audientzia handiagoa izan kateak, orduan eta laguntza handiagoa jasoko du. Martínez de Sousa (1992) eta Muñoz eta Gil (1986) autoreen hitzez baliatuz, entzuleriaren esangura arruntak, edo normalean entzuleriari buruz erabiltzen diren kontzeptuak honako hauek dira

  • Entzuleria: telebistek igortzen dituzten mezuak jasotzeko eran dauden guztiak.
  • Entzuleria potentziala: telebistaren kasuan, komunikabideek igorritako seinalea jaso dezaketenak; telebista-emandegiaren uhinak heltzen diren eskualde batean bizi eta hargailua eskueran duten pertsona litzateke.
  • Egiazko entzuleria: Abraham Moles-en arabera “audientzia netoa”, komunikabideen bidez, mezu bat gutxienez behin jaso duen entzule kopurua da.
  • Entzuleria espezifikoa: telesaio edo kate jakin batetiko mezuak jasotzen dituzten pertsonak. Espezifizitateak edo mezuen berezitzeak biltze-faktorea areagotzen du.
  • Audientzia erabilgarria: Mezua doakion entzuleria espezifikoaren zatia da; mezua pertsona batzuentzat zuzenduta dago, eta pertsona horiek osatzen dute audientzia erabilgarria.
  • Entzuleria bikoiztua: komunikabide desberdinetatik mezu bera jaso duten entzule guztiak.
  • Entzuleria metatua: hedabide edo bitarteko berdinetik mezu bera jasotzen duten pertsonak.
  • Auditorioa: Egiazko entzuleriaren parte da, momentu zehatz eta jakin batean emanaldia jarraitzen duen entzuleria efektiboa.
  • Entzuleria aktiboa: feed- back-a burutzen dutenak, hau da, telebistako saio jakin batean parte hartzen duten pertsonak.
  • Helburu entzuleria: edo target audience entzule modura iritsi edo atxiki nahi ditugun pertsonak dira (John Haslings). Eragin handia dauka telebistako kateak dituen edo eduki ditzakeen iragarleengan eta baita bere ekoizkinen salmentetan ere.

Audientziaren portaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Audientziaren portaera inguruneak baldintzatzen du. Zinemaren kasuan, ikusle selektibo batekin egiten dugu topo; izan ere, egiten duen aukeraketak dirua ordaintzea, lekualdatzea eta programazio-sorta telebistakoa baino mugatuagoa da. Ikuslearekin zerikusirik ez duten faktoreek ere eragiten dute: aretoaren edukiera, ordutegiak, erakustaldiak egiteko datak, etab.

Telebistari dagokionez, ikusle heterogeneoagoa da, etxerako bidea baita eta, beraz, doakoa. Ikus-entzule mota hori ez da zinemakoa bezain selektiboa, telebistan entretenimendua bilatzen baitu funtsean.

Entzule horiei "pasiboak" dei dakieke, hartzaileak mezuarekin elkarreragiten ez duela uste baita. Aitzitik, teoria batzuek audientzia aktiboei buruz hitz egiten digute:

Audientzia aktiboaren teoria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Audientzia teoriek audientzia hedabideekin modu naturalean nola erlazionatzen den adierazten dute (McQuail, 1994: 281-324; 2000: 76-90). Teoria honek semiotikarekin du zerikusia (esanahia nola sortzen den eta pertsonek mezuak nola eraikitzen eta interpretatzen dituzten azaltzen duen metodoa). Audientzia aktiboaren kontzeptua 1970 inguruan agertzen da, besteak beste teoria hipodermikoa kritikatuz (informazioaren igorleak hartzailearengan eragina du, hartzailea konturatu gabe).

Beraz, aldaketak dakartza komunikazio-jardueraren erakunde hartzailean. Paradigma berri bat ematen du, komunikazioaren paradigma lineal-kausalarena zalantzan jartzen duena: iturria-igorlea-estimulua-hartzailea-azalpen osoago baterantz, zeinean komunikazioa subjektiboki aztertzen eta berrinterpretatzen baita mezuaren hartzailearen aldetik. Subjektuak atseginez hautatzen du hobekien egokitzen zaion interpretazioa, eta ez die erantzuten hedabideei "Estimulu-erantzuna" eredu soilarekin, baizik eta igorlearengandik jasotzen duen informazioa dekonstrukzionatzen du. Garrantzitsua da aipatzea deskodetzea (eta berreraikitzea) bere nortasun pertsonalarekin eta subjektibitateekin (adina, arraza, sexua, klase soziala, egoa, iraganeko esperientzia) koherentea den interpretazio sinboliko batean oinarrituta egiten duela, eta identitate kolektiboaren eta dagoen testuinguru sozialaren arabera. Honegatik oroit dezakegu Akinoko Santo Tomasen axioma eskolastikoa, Aristoteles Quidquid recipitur ad modum recipientis recipitur (jasotzen dena, jasotzen duenaren moduaren arabera jasotzen da).

Telebistako audientzien heterogeneotasuna kontuan hartuta, kateen joera berria publikoa estratifikatzean datza, gutxiengoak programa espezializatuetara erakartzeko, kazetaritzaren, zinemaren eta musikaren industrian gertatu zen bezala.

Gaur egun, telebistan audientziak erakartzeko estrategia batzuk daude.

Egungo egoera mediatikoa kontuan hartzen bada, eta alternatiba horien arrakastak izugarri egin duela gora, bai informazioa emateko orduan, bai informazioa kontsumitzeko orduan, informazioa ekoizteko ohiko moduarekiko nolabaiteko atsekabea ikus daiteke, eta, azken batean, erantzukizunik ezaren dinamika hori aldatu egin da. La Televisión en España: informe 2009 liburuak nabarmentzen du badagoela "ihes" egiteko arrisku handia duen ikusle-tarte bat, eta hori osatzen dute gazteek eta hezkuntza maila handiko pertsonek, telebista ikusteari uzten ari direnek. Bourdieuren Ohitura-bilakaeraren ondoriozko arriskua, gizartearen posizioari lotutako jarduteko, pentsatzeko eta sentitzeko eskema gisa ulertuta, eta gaur egun teknologien bultzada handiaren ondoriozko kontsumo-ohituren aldaketarekin lotuta dagoena.

Telebista eta nahierako irratia benetako aukera dira sarearen bidez, Web 2.0ren bidez eta streamingaren bidez, zeinak aukera ematen baitu artxibo bat zuzenean ikusteko edo entzuteko orri horietan, ordenagailura deskargatu beharrik gabe. Horren erakusgarri argia da Spotify, mundu mailako diskoteka tip eta guzti.

Inkestak egiteko metodoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konpainia batzuek audientzia-indizeak lortzeko jarraitzen duten sistema audimetroak instalatzean datza, hau da, irrati baten edo bestearen sintonizazio-denboraren erregistroa gordetzen duten gailu elektronikoak instalatzean, Espainiako hainbat etxetan. Sistema horrek nazio-mailako eta eskualde-mailako estimazio zehatzak errazten ditu. Neurketa-sistema elektronikoen eragozpen larriena tokiko irratien audientzia lortzea da.

Espainian 4.625 audimetro daude, erkidego, probintzia edo hirietako biztanleriaren arabera banatuta. Lagin hau nahikoa da Espainia osorako emititzen duten kate publiko edo pribatuen audientzia aztertzeko, baita erkidego jendetsuenetan ere. Aldiz, komunitate txikienetan, audimetroak urriak direnez, lortutako lagina fidagarritasun estatistiko onargarritik kanpo egongo da. Eremu mugatuetara mugatzen garenean, audimetro-kopuru esanguratsurik ez dagoenez, ezin da lagin onargarririk lortu irratien audientzia aztertzeko. Ahaztu gabe, audientzia kuantitatiboaren azterketa hutsaz gain (share, GRP), elkarrizketak ikus-entzuleen edo entzuleen lehentasunak modu zuzen eta zintzoagoan aztertzea ahalbidetzen duela; programazioari buruzko iritzia ezagutzea, baita ikusleen ohiturak ere, lehiaren indarguneak eta ahulguneak ezagutzea, seinalea argi eta garbi jasotzen badute, edo behar den beste edozein analisi kualitatibo edo kuantitatibo.

Ikusentzuleen aldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entzun eta aditu hitzak desberdindu behar dira lehenik eta behin. Entzun hitzak, soinua sentitu (entzumenez soinuak jaso) entzumenaren bidez sumatu esanahia duen arren, kasu honetan, telebista bateko mezuak jasotzeko prest egoteari buruz ari gara. Bestalde, aditu hitzak, esaten denaz jabetu (ezentzun egin badu ere, ongi aditu du), ulertu esan nahi du; eta kasu honetan aldialdiarekin lotzen dugu, entzulearen interesaren arabera, adialdia ez da beti berdina.

Mezuak arreta berezirik gabe jasotzen dira. Jakitunen hitzetan, "arreta pasiboa" eman daiteke, askotan ekintza bat burutzen ari garenean (sukaldatu, lanak...) albisteak eta publizitate mezuak entzuten baititugu. Izan ere egunean zehar, arreta gabeko momentuak ematen dira.

Aldialdi aktiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldialdi aktiboa edo iraunkorra, telebista saio batean interesaturik dauden entzule kopuruari esaten zaio. Entzuleek nahita, arreta mantentzen dute. Aldialdi hau, telesaio berezietakoa izaten da, eta ez da nahastu behar arreta pasiboan ematen diren arreta momentu zehatzekin.

Telebistako audientzia Espainian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Audientziak
Canal 2006 2007 2008
La 1 18,3% 17,2% 16,8%
La 2 4,8% 4,6% 4,6%
Antena 3 19,6% 17,4% 15,8%
Cuatro 6,4% 7,7% 9,0%
Telecinco 21,3% 20,3% 19,0%
La Sexta 1,8% 4,0% 6,1%
Autonómicas 15,4% 14,7% 14,3%
Temáticas 8,9% 11,0% -
Locales 3,4% 2,6% 1,4%

Audientziak Espainiako telebistetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko otsailean Barlovento enpresak emandako datuen arabera, Espainiako Erresuman, gehien ikusten diren hiru kateak, Telecinco (14.6), Antena 3 (13.1) eta La 1(9.6) dira. Hemen autonomien mapa, telebista kate bakoitzak gehien non irabazten duen ikusteko, datuak 2019ko irailekoak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Audiencia (medios de comunicación). 2020-02-18 (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]