Deimos (mitologia)
Deimos (mitologia) | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Pallor (en) |
Domeinua | terror (en) |
Familia | |
Aita | Ares |
Ama | Afrodita |
Anai-arrebak | Fobos |
Deimos greziar mitologian (Δειμος grezieraz), izuaren pertsonifikazioa zen. Ares gerraren jainkoaren eta Afrodita maitasunaren jainkosaren semea zen. Zizeronek, De Natura Deorum izeneko bere lanean, Erebo eta Nixen seme bezala aipatzen du, gainontzeko daimonak bezala, Higinok, Eter eta Gearen seme-alaben artean aipatzen duen bitartean.
Bere aita Ares laguntzen zuen gudura, bere anaia Fobosekin (Beldurra) eta Enio jainkosarekin batera, bi anaiak, gerraren jainkoaren auriga zirelarik.
Deimosek eta beste daimon izugarri batzuk, Tisifone erinia lagundu zuten, honek, Semeleren senar zen Atamante erotzeko grinean.
Aresen beste seme batek, Ziknok, Tesaliako erregea, bere gortera zihoazen atzerritar guztiak hiltzen zituen, horien burezurrekin, bere anaia Deimosentzako tenplu sakrilego bat eraikitzeko asmoz.
Erromatar mitologian, bere baliokidea Fuga zen, Metus, Formido, Timor edo Pavor ere deitua.
Asaph Hallek, Marte planetaren ilargiak aurkitu zituenak, hauetako bati, Deimos izena jarri zion.