[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Dedalo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dedalo
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Ogibideaarkitektoa
Familia
AitaMetion (en) Itzuli eta Eupalamus (en) Itzuli
AmaIphinoe (en) Itzuli eta Merope (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Naucrate (en) Itzuli
Seme-alabakIkaro
Anai-arrebakPerdix (en) Itzuli eta Metiadusa (en) Itzuli

Dedalo[1] (latinez: Daedalos; antzinako grezieraz: Δαίδαλος, Daidalos), Greziako mitologiako pertsonaia.

Arkitekto, eskultore eta asmatzailea zen. Estetika eta asmamena baliatu zituen Kretako labirintoa eraikitzeko.

Kretako Minos erregeak Dedalo eta haren seme Ikaro giltzaperatu zituen labirintoan, Pasifae erreginak zezen batekin izan zituen maitasun-harremanetan Dedalok zerikusia izan zuelakoan. Harreman horien ondorioz, Minotauro munstroa jaio zen. Dedalok eta Ikarok labirintotik ihes egitea lortu zuten, argizarizko hegoak eta lumak eginez. Semeak, ordea, eguzkitik gertuegi egin zuen hegan, eta hegoek su harturik itsasora erori eta ito egin zen. Dedalo Siziliara erbesteratu zuten, eta, han, tenplu bat eraiki zuen Apoloren omenez. Tenplu hartan, hegalak utzi zituen Dedalok, Apolo jainkoarentzako eskaintza gisa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.