De administrando imperio
Itxura
De administrando imperio (Inperioaren administrazioari buruz), Konstantino VII.a bizantziar enperadorearen literatura lan osoari erreferentzia egiteko erabiltzen den izenburua da, 950 aldera idatzia izan zena. Bere jatorrizko izenburua Pros ton idion yion Romanon (Gure seme propio Romanori, grezieraz "Προς τον ίδιον υιόν Ρωμανόν") eta barne eta kanpo politika gidaliburu bat da, bere seme eta ondorengo Romano II.ak erabil zezan. Herri ezberdin mordo bat bizi den inperio bat gobernatzeko eta kanpoko etsaien aurka borrokatzeko aholkuak eskaintzen ditu.