[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Green Day

Wikipedia, Entziklopedia askea
Green Day
Taldekideen irudia.
Datuak
JatorriaKalifornia, (AEB)
Musika motaPunk rock, pop punk, rock alternatiboa
Urteak1987 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Lookout!, Skene!, Reprise, Adeline, Epitaph
Taldekideak
Billie Joe Armstrong
Mike Dirnt
Tré Cool
Sariak
Jasotako sariak
Nominazioak
Informazio gehigarria
http://www.greenday.com/
IMDB: nm1554564 IBDB: 485579
Facebook: GreenDay Twitter: GreenDay Instagram: greenday VK: greenday MySpace: greenday Youtube: UCqC_GY2ZiENFz2pwL0cSfAw TikTok: greenday Souncloud: greenday Spotify: 7oPftvlwr6VrsViSDV7fJY iTunes: 954266 Last fm: Green+Day Musicbrainz: 084308bd-1654-436f-ba03-df6697104e19 Songkick: 269937 Discogs: 251593 Allmusic: mn0000154544 Deezer: 52 Edit the value on Wikidata

Green Day Ameriketako Estatu Batuetako punk-rock musika talde bat da. 1987. urtean Berkeley-en (Kalifornia) Billie Joe Armstrongek eta Mike Dirnt-ek sortu zuten, baina urte bat geroago John Kiffmeyer batu zitzaien. Hasieran taldeak Sweet Children zuen izena, baina geroago Green Day izena harttu zuten.

1994. urtean punkari bultzada handia eman zioten, Dookie hirugarren diskoa argitaratu zutenean.

Gaur egun, taldea partaideok osatzen dute: Billie Joe Armstrong (ahotsa eta gitarra elektrikoa), Mikel Dirnt (baxua eta koroak) eta Tré Cool (bateria). Laguntzaile-kideak Jason White (gitarra elektrikoa), Jason Freese (teklatua eta saxofoia) eta Ronnie Blake (tronpeta) dira.

“Dookie” albumaren arrakasta ondoren, ez zuten disko askorik saldu, baina hamar urte geroago, 2004an ateratako “American Idiot” diskoarekin, berriro ere gozatu zuen arrakasta mundialarekin.

Green Dayk mundu osoan 60 milioi disko inguru saldu ditu. Horietatik 22 milioi Estatu Batuetan eta musika sari asko irabazi ditu: hiru sari Grammy irabazi zituzten: album alternatibo onenarena, Dookierekin; Rock album onenarena, American Idiotekin eta urteko abestirik onena, Boulevard of Broken Dreams abestiarekin.


Green Day taldea Berkeley-en (Kalifornia) hasi zen 1987. urtean. Billie Joe Armstrong eta Mikel Dirnt hamar urte zituztenetik oso lagun onak ziren eta biak Rodeo institutuko ikasleak ziren, Berkeley iparraldean. Orduan, Sweet Children musika taldea sortzea erabaki zuten, 14 urte zituztelarik. Billie Joe eta Mikel, Vallejo-ko (Kalifornia) Rod’s Hickory Pit jatetxean debutatu zuten lehenengo aldiz, 1987-ko urrian. 1988-an John Kiffmeyer bateria-jotzailea batu zitzaien. John Swett institutoko graduazioaren hurrengo egunean, Estatu Batuetako hiri batzuetatik bira bat egin zuten. Tré-ren aitaren autobusarekin. Atlantara, Los Angeles-era, Nueva York-era, Canadara, etab. joan ziren. 1989. urteko apirilean, “Lookout! Records” diskoetxeak taldeari zuzenean ikusi zioten eta fitxatzea erabaki zuten bandaren lehen materiala argitaratzeko. Geroago, diskoetxeko zuzendariak taldeari izena aldatzea izango zela hoberena gomendatu zuen. Berkeley-en bazegoelako antzerako izena zuen beste talde bat, Sweet Baby. Horregatik, hirukoteak izena aldatzea erabaki zuten eta Green Day bezala izendatu zuten. Horrela jarri zioten izena, marihuana asko maite zutelako. Green Day-k, Lookout! Diskoetxearekin atera zuten euren lehen albuma, 39/Smooth izenekoa. Urte berean, EP’s Sweet Children albuma atera zuten. Baina disko hau bi urte lehenago zuten prestaturik beste diskoetxe baten laguntzaz, Skene! Records eta Slappy. 1991. urtean Lookout!-ren eskutik taldeak errekopilatorio bat argitaratu zuten, 1039/Smoothed Out Slappy Hours. Bertan, aurreko lanetako abestiak batzen ziren; 39/Smooth, Slappy eta 1000 Hours. Urte horretan bertan jo zuten lehen kontzertua Europan, Andoaingo gaztetxean hain zuzen[1]. 1990. urte bukaeran John Kiffmeyer bateria-jotzaileak banda utzi zuen unibertsitatean ikasi behar zuelako. Haren ordez, Tré Cool sartu zen, Lookouts taldearen bateria-jotzailea. Armstrong eta Dirnt ezagutzen zuten Cool, hainbat kontzertutan elkarrekin izanak zirelako. Bigarren albuma Kerplunk izan zen, 1992-ko urtarrilaren 17an ateratakoa Lookout! diskoetxearen bitartez. CD-ak Sweet Children-en lau abesti zituen. Urte horretan birarekin jarraitu zuten. 1992 eta 1993. urteen tartean Erresuma Batutik bidaiatu zuten eta Wigan hirian arrakasta handia izan zuten Eguberri egunean, batez ere “The Den” izeneko klub sozial batean.

1993-1996, Dookie eta Insomniac: arrakastarako jauzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[[Media:03 Welcome To Paradise.ogg|Welcome To Paradise]] ([[:Irudi:03 Welcome To Paradise.ogg|info+]] · laguntza)

Welcome To Paradise

Kerplunk diskak 55.000 kopia saldu zituela ikusita, Lookout! Utzi eta 1993-ko apirilean Reprise Records diskoetxearekin sinatu zuten. Taldearen lehen diskoa Reprise-kin Dookie izan zen 1994-ko otsailean. Eta oso hilabete gutxi eta gero, MTV-k Green Day-ren lehen bideoak emititzen hasi ziren. Adibidez “Basket Case” eta “Longview” bideoak. Billie Joe kontatzen duen anekdota bat; Reprise diskoetxearekin sinatu behar zuenean (orrialde asko zituena eta letrak oso txikiak ilustraziorik gabekoak) Billie Joe-k bere firmaren ondoan “Does anyone ever read this?” (Noizbait inork irakurtzen al du hau?) idatzi zuen. 1994-an, Green Day-k Estatu Batuetatik bira bat egin zuten eta bandari telonero moduan aukeratu zuten. Momentu horretan dena eztabaida batean bihurtu zen, baina bira oso arrakastatsua izan zen. Bira Lollapalooza eta Woodstock 94 festibaletan hasi zen. Woodstock 94-en, 150.000 ikusleen eta taldekideen artean lokatzazko borroka bat egon zen. Dena kaos bat bihurtu zen: 4 pertsona ito egin ziren, Mike Dirnt fan batekin izan zen konfunditurik eszenatokira bueltatzerakoan (borroka bat eduki zuen segurtasun-kide batekin) eta taldeak handik helikoptero batean alde egin zuten. Taldearen lagun baten heriotza eta gero (Jason Andrew Relva), taldeak lagunaren oroimenez J.A.R. izeneko single bat grabatu zuten 1995. urtean. Ondoren, Insomniac diskoa atera zuten. Insomniac diskoa ez zuen Dookie bezalako hainbeste arrakasta eduki, baina hala ere 2 milioi kopia saldu zituzten.

Nimrod, Warning eta errekopilatorioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Billy Joe Armstrong

Insomniac albumaren Europako bira kantzelatu ondoren, taldeak album berri bat idatzi zuten, Nimrod izenekoa; 1997-an ateratakoa. Beste lanen baino askoz artistikoagoa eta kontzeptualagoa zen. Platinozko doblea lortu zuten; “Good Riddance (Time of your Life)” ustekabeko arrakastarekin. Abesti hau Insomniac-erako zegoen idatzita, baina Billie Joe-k momentu apropos baterako gordetzea nahi izan zuen. Gainera abesti hau ia-ia ez zen inun agertu Billie Joe-k uste zuelako neskendako abesti bat ematen zuela (“a too girly song”). Nimrod eta Warning lanen artean denbora asko egon zen taldea ezer egin gabe. Arrazoia; Billie Joe-k bere emaztearekin ez zegoelako momentu onenean eta etxean denbora gehiago pasatu behar zuelako. Warning diskoaren “Church on Sunday” abestian Billie Joe-k zer egin zuen bere emaztearekin erlazio ona salbatzeko kontatzen du. Bakoitzak bere familiarekin egoteko denbora eduki ondoren, Warning publikatu zuten: 2000. urteko azaroan, Punk gutxien izan zuen albuma izan zen eta Bob Dylan eta The Beatles-en eragipenak erabili zituzten. Lana ez zuen esperatzen zuten arrakasta eduki. Hala ere, album hau musikalki oso aberatsa izan zen eta estilo esperimental oso Green Day erakusten zuen. Bere abestiak askoz ere helduagoak ziren; dagoeneko ez zuten hitz egiten hainbeste nerabearen frustazioari buruz. “Pertsona bat izatea, bizitzan zure bidea aurkitzea, gelditu nahi zaituzten arazoei aurre eginez” buruz hitz egiten zuten letrak lan honetan. 2001-an, taldearen arrakasta handien errekopilazio bat atera zuten, “International Superhits”. Bertan, María eta Poprocks and Coke abesti ineditu bezala sartzen ziren eta bideoen bilduma bat ere: “International Supervideos”. Album honen irtenaldiarekin eta Shenanigans (2002) lanarekin, taldea desagertzeko asmoa zuela zurrumurru bat baino gehiago entzun ziren. 2002-an, Green Day-k “Blink 182Punk taldearekin batu ziren bira bat egiteko. Horrela, Green Day-k lehen zuten ospea berreskuratu zuten eta taldeak “Blink 182” baino kritika hobeak jaso zituen. Gero, euren familiekin egoteko eta taldearen etorkizunean pentsatzeko denbora izan zuten taldekideek.

American Idiot

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Billie Joe Armstrong at mic in Cardiff

Green Day 2003an berriro ere hasi zen, atseden handia hartu ondoren. Hamabi abesti grabatutakoan, kopia originalak zeuden ordenagailua norbait lapurtu egin zuen estudiotik. Abesti honek “Cigarretes and Valentines” deituko zen album baterako ziren. Taldeak abestiak bi aldiz ez egitea erabaki zuten eta estudioan zentratu ziren. Hilabete batzuen eztabaiden ondoren eta bakoitzak bere emozioak taldeari espresatu gabe, azkenean irekitzea erabaki zuten eta Billie Joe-k Queenen hain famatua den “Bohemian Rhapsody” egitea gustatuko zitzaiola konfesatu zuen. Baina Punk estiloan eta XXI. Mendekoa. Zerotik hasi ziren grabatzen beste estilo oso desberdinak probatzen: salsa, billanzikoen bersioak… jotzen. Horrelako estiloak hasi ziren probatzen, jendearen iritziak eta komentarioak behar zituztelako; hori delako modu hoberena banda on baten hazkunderako. Hortik irten zen 2004-an “American Idiot” lana. Bertako abesti batzuk Saint Jimmy-ren eta Whatsername-ren istoriak kontatzen dute. Album honetako beste bi abesti, “Jesus of Suburbia” eta “Homecoming”, bakoitzak bost zati eta erdi dituzte, estilo desberdin askorekin eta bederatzi minutu baino gehiago irauntzen dute. Billie Joe kontatzen duen moduan, “Egun batean Mike estudioan zegoen eta 30 segundoko pieza bat jo zuen. Billie Joe-ri asko gustatu zitzaion eta berak ere beste zati bat egin zuen eta Tré ere beste zati bat egin zuen. Dena konektatu egin zuten eta azkenean 10 minutuko abesti bat egitea lortu zuten. Oso ondo pasatu zuten abesti hori egiten.”

“American Idiot” abestia; taldeak idatzi zuen, irailaren 11-an (dorre bikiak) gertatutako atentatuaren Estatu Batuartarren konfusioengatik. Diskoak sari Grammy bat irabazi zuen 2005-an. Rock album honenagatik beste bi izendapen gainera. 2005. urtean zehar, taldeak “American Idiot Tour 2005” bira handia egin zuten. 2005-eko abuztuaren 28-an, Green Day-k MTV VMA sarietan zortzitik zazpi izendapen jaso zituzten (denak bat ezik). Ez zuten eraman bakarra, Gwen Stefani-k jaso zuena izan zen (“What you waiting for?”-rekin): “zuzendaritza artistiko hoberena”-rena. 2005-eko azaroaren 15-an, Green Day-k album bat bizian argitaratu zuten: “Bullet in a Bible”. Milton Keynes (Erresuna Batua)-ko kontzertu handienaren historia duen dokumentala sartzen da eta 14 abesti zuzenean dituen CD bat ere. 2006-ko hasieran atsedenaldi bat egin zuten. Baina urte bereko irailean Green Day-k eta “U2” talde famatua elkartu egin ziren “The Saints are Coming” abestia grabatzeko; eta nahiko arrakasta eduki zuen. Orain, disko berri bat egitea pentsatzen ari dira. American Idiot-rekin erabili zituzten eskema berdinak erabiliz, eta zerbait helduagoa egin nahi dute Dookie lanaren antzeko itxurarekin.

The Simpsonsen filmean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Green day “The Simpsons” telesaiaren rock bertsio bat egin zuten 2007ko ekainean eta abesti berbera “The Simpsons Movie” filmeko banda soinodunean agertu zen. Gainera taldekideak filmean agertu ziren, bakoitzak bere pertsonarena egiten, baina Simpson pertsonaia moduan.

Gaur eguneko taldekideak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Billie Joe Armstrong: gitarra eta ahotsa. (1988-tik gaur egun arte)

- Tré Cool: bateria. (1983-tik gaur egun arte)

- Mikel Dirnt: baxua eta koruak. (1988-tik gaur egun arte)

39/ Smooth
Kerplunk!
Dookie
Insomniac
Nimrod.
Warning:
American Idiot
21st Century Breakdown
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
Billie Joe Armstrong
Mike Dirnt
Al Sobrante
Tre Cool


Ahotsa, gitarra erritmikoa, pianoa. Baxua, korua. Batería

Laguntzaile-kideak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Jason White: bigarren gitarra eta koroak. (1999-tik gaur egun arte)

- Jason Freese: teklatua, akordeoia, saxofoia, tronboia eta koroak (2003-tik gaur egun arte)

- Ronnie Blake: tronpeta eta koroak (2003-tik gaur egun arte)

- Mikel Pelino: bigarren gitarra. (2003-tik gaur egun arte)

Taldekideak izan direnak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- John Kiffmeyer: bateria. (1988-tik 1991-ra)

- Gabrial McNair: tronboia eta saxofoia. (1999-tik 2001-ra)

- Kurt Lohmiller: tronpeta, perkusioa eta koroak. (1999-tik 2004-ra)

CD eta Bideoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Green Day in concert

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]