[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Giza azal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giza azala.

Giza azala, giza larruazala, azalmintza, azalprintza edo larmintza gizakiaren azala da. Gizakiaren organo handiena da. Beste ugaztun gehienen azalaren antzekoa da, baina giza azalak ez du izaten, haiek bezala, ilaje trinkorik. Giza azalaren osasunaz arduratzen den medikuntza arloa dermatologia da.

Bi geruza edo parte ditu: epidermisa eta dermisa. Epidermisa gaineko atala da eta estu-estu elkartuta dauden zelula multzo bat da berez; hala, zelula horiek mintz lehor eta erabat irazkaitza eratzen dute. Bi eginkizun ditu mintz irazkaitz horrek; batetik, gorputz barneko isurkariei eustea, eta bestetik, kanpoko eraginetatik babestea gorputza.

Epidermisaren azpian dermisa dago, ehun konjuntiboz eratua dagoena. Dermisak gaineko geruzari eusten dio eta behar dituen gaiak sortu edo eramaten ditu haraino, epidermisak ehun eta hodi konektiborik ez duenez, dermisaren bidez mantentzen baita.

Dermisaren azpian, hipodermisean, pilatzen da gorputzaren gantza. Dermisaren bidez igarotzen dira epidermisera azalaren azpian sortzen diren izerdia, ileak eta bestelako gaiak. Azalaren bidez kanporatzen diren gaien eginkizun nagusiak gorputzaren terperatura erregulatzea da eta baita gorputzak behar dituen ezaugarri fisiko eta kimiko egokiak mantentzea ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: azalmintz , azalprintz, edo larmintz.