[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Côtes-d'Armor

Koordenatuak: 48°20′N 2°50′W / 48.33°N 2.83°W / 48.33; -2.83
Wikipedia, Entziklopedia askea
Côtes-d'Armor (22)
Frantziako departamendua
Côtes-d'Armor (22)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaBretainia
PrefeturaSaint-Brieuc
PrefetaClaudy Lebreton
(PS)
AzpiprefeturakDinan
Guingamp
Lannion
Barrutiak4
Kantonamenduak52
Udalerriak373
Kokapena
Koordenatuak48°20′N 2°50′W / 48.33°N 2.83°W / 48.33; -2.83
Azalera6.878 km²
Demografia
Biztanleria605917
Dentsitatea88.094,940389648 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Côtes-d'Armor (bretainieraz Aodoù an Arvor) Bretainia iparraldeko lurraldea da eta Frantziako 22. departamendua.

Eskualde mugakideak hauexek ditu: Finistère mendebaldean, Morbihan hegoaldean eta Ille eta Vilaine ekialdean. Frantsesez gain, bretainiera ere hitz egiten dute bertako biztanle batzuk, Trégor izeneko dialektoa bereziki. 6.878 km²-ko azalera dauka, eta 542.373 biztanle (79 biz./km², 1999).

Prefektura Saint-Brieuc hirian dago, eta beste hiri nagusiak Dinan, Guingamp eta Lannion dira.

Mantxako itsasartearen ertzean dago. Armorikako mendialdeak mugatzen du erliebea: altuera apaleko muinoak (Notre-Dame-de-Bel-Air, 341 m) eta kostalde malkartsua, itsasadar estu eta sakonak dituena.

Frantziako Iraultzaren ondoren eratu zen 1790ko martxoaren 4an Côtes-du-Nord izenarekin (iparraldeko kostaldea) eta 1990an gaur egungo izena hartu zuen aintzinako Armorika berreskuratuz. Gutxi gora behera Bro Dreger eta Bro Sant Brieg lurralde historikoak eta Bro Kernev-en ekialdeko lurrak hartzen ditu.

Historikoki erlijioak indar handia izan bazuen ere Guingamp hiriaren ingurua komunismoaren gotorleku bihurtu zen eta ikuspegi politiko bien arteko borroka handia dago.

Nekazari-herrialdea (laboreak eta ardi-azienda) da. Industria bigarren mailakoa da, eta turismoak garrantzi handia hartzen du udan.

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Côtes-d'Armor departamenduko hiri nagusien zerrenda, 2013ko erroldako datuen arabera ordenatua:

  1. Saint-Brieuc (hiriburua, 45.331 biztanle)
  2. Lannion (19.627 bizt.)
  3. Plérin (14.394 bizt.)
  4. Lamballe (13.212 bizt.)
  5. Ploufragan (11.569 bizt.)
  6. Dinan (10.851 bizt.)

Departamenduko kirol talde arrakastatsuena En Avant de Guingamp futbol taldea da. 7.000 biztanleko herri bateko taldea bada ere Frantziako lehen mailan jokatzen du eta bi Kopa irabazi ditu dagoeneko. Saint-Brieuc SC emakumezkoen taldeak Liga eta Kopa bana irabaziak ditu ere.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]