Bularreko guruin
Itxura
Bularreko guruin | |
---|---|
Xehetasunak | |
Kokapena | mammary ridge (en) |
Hona drenatzen du | barneko zain torazikoa Pectoral axillary lymph nodes (en) |
Arteria | Barneko arteria toraziko |
Zaina | barneko zain torazikoa |
Identifikadoreak | |
Latinez | glandula mammaria |
TA | A16.0.02.006 |
FMA | 60088 |
Terminologia anatomikoa |
Bularreko guruinak edo bular-guruinak ugaztunen guruin esne-jariatzaileak dira. Ugaztun guztiek beren kumeak elikatzeko esnea ekoizten dute bizitzako lehen aste edo hilabeteetan.[oh 1] Jariakin-formaren arabera, guruin exokrinoak dira, haien edukia hodien bidez kanpora isurtzen dutelako.
Bularreko guruinean patologia onberak eta gaiztoak deskribatu dituzte. Bularreko guruinean garatzen diren minbizi motak hauek dira: hodietan gertatzen den kartzinoma duktala eta lobuluetan gertatzen den kartzinoma lobularra.
Bular-guruinak funtsezko bi elementu ditu:
- guruin-azinoak, non esnea sortzen duten zelulak
- duktuak, tubulu-egitura eta egitura hutsak, zuhaitz moduan adarkatuak. Bere adarrek kanalikulu gehiago eta lodiagoetan bat egiten dute pixkanaka, hodi galaktoforo izeneko erdiko hamabi-hamazortzi hodietako batean amaitu arte.[1]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Monotremak ugaztunak dira baina ez dute ugatzik. Esnea azaletik jariatzen dute, zuzenean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Cáncer de Mama. in: M.D. ANDERSON Y EL CÁNCER /¿Qué es el Cáncer?. Fundación M.D. Anderson España-Centro Oncológico.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |