Bremen (estatua)
Itxura
Bremen Freie Hansestadt Bremen | |||
---|---|---|---|
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Alemania | ||
Hiriburua | Bremen | ||
Land burua | Jens Böhrnsen (SPD) | ||
ISO kodea | DE-HB | ||
Bozak Bundesraten | 3 (69tik) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 53°08′N 8°44′E / 53.13°N 8.73°E | ||
Azalera | 408 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 661.000 biztanle | ||
Dentsitatea | 1.62 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
https://www.bremen.de/ |
Bremen[1] edo Bremengo Hiri Hansar Askea (ofizialki alemanez: Freie Hansestadt Bremen, izen informalagoa Land Bremen -Bremengo Estatua- da) Alemaniako 16ko Estatu Federalen artean txikiena da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bremengo Estatuak bi bereizitako lurralde ditu: Bremen hiria (Stadtgemeinde Bremen), estatuko hiriburua, eta Bremerhaven hiria (Stadt Bremerhaven). Azken honen izenak Bremengo portua esan nahi du, Ipar Itsasoko portua baita.
Biak Weser ibaiko ertzean daude kokaturik, Saxonia Beherea (Niedersachsen) estatuak guztiz inguraturik. Bremen estatuak hiri horietaz gain ez du beste barne-barrutirik.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011ko maiatzaren 22an egin ziren Bremengo estatuko senaturako hauteskundeak. Honako hauek izan ziren emaitzak:
Alderdia | Bozken ehunekoak | Diputatuak |
---|---|---|
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) | % 38'6 | 36 |
90 Aliantza/Berdeak | % 22'5 | 21 |
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) | % 20'4 | 20 |
Ezkerra (Die Linke) | % 5'6 | 5 |
Hiritar suminduak (eskuin gogorra) (BIW) | % 3'7 | 1 |
Alderdi Demokratiko Askea (FDP) | % 2'4 | 0 |
Alemaniako Alderdi Pirata | % 1'9 | 0 |
Gainontzeko alderdiak | % 5'0 | 0 |
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Bremengo udaletxea
-
Bremengo merkatu plaza
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]