[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Bideo-kamera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bideo-kamara

Bideo-kamera edo kamera filmatzailea irudiak eta soinua hartzen dituen tresna optiko bat da. Beraz, telebista-kamera baten eta bideo baten funtzioak konbinatzen ditu eta bi termino horietatik dator bere izena. Hasiera batean, bideo-kamerak telebistaren industriarako garatu ziren, baina, urteak pasata hainbat helburu desberdinetarako erabili izan dira.

Ampex estatubatuarrak 1951an lehenengo bideo-grabagailua garatzeari ekin zion. Telebistako kamerek zuzeneko irudiak atera zituzten informazio hori bultzada elektriko bihurtzeko eta zinta magnetikoaren informazioa gordetzeko.[1] Aldiz, etxeko lehen bideo-sistema 1963an merkataratu zen. Tamaina handiko kamera batek, are handiagoa zen telebista-monitore batek eta altzari batean instalatutako 45 kiloko bideo-grabagailu batek osatzen zuten. Bere prezioa 30.000 dolarrekoa zen, 36.000 euro inguru; aldiz, ez zuen arrakasta handirik izan.[2]

Urte batzuk beranduago, 1967an Sony enpresa Japoniarrak lehen bideo-kamera eramangarria sortu zuen; PortaPack izenekoa. Hau, bi piezaz osatutako ekipoa zen; zuri-beltzeko kamara bat eta grabazio-unitate bat poltsa aparte batean.

70eko hamarkadan VHS formatua ezagun egin zen JVC markaren eskutik. JVC-k bideo-kamera bat merkaturatu zuen zintarekin, eta bi orduko bideoa ere grabatu zezakeen. Horrela, borroka handia sortu zen Sonyren Betamax formatuaren eta VHSren artean merkatua gidatzeko. Hamarkadako azken urteetan bideokamerak gero eta ezagunagoak bihurtzen joan ziren. Sony eta Philips konpainiek, besteak beste, merkataritza-gerra handia izan zuten, mundu mailako bideokameren salmenta gidatzeko helburuarekin, eta haien aparatu batzuk sei orduko bideoa grabatzera ere iritsi ziren.

Bideo-kamara Sony

90eko hamarkadan sortu ziren teknologia berriak: LD, VCD eta VHS. Hala ere, VHS formatuak lortu zuen lidergoa merkatuan. 1992an AVI formatua merkataratu zen arte.

Hamar urte geroago, milurteko berria sartu zenean, DVDak lekua hartu zion VHSri, eta azken horrek bideo-kameren merkatuan zuen lidergoa galdu zuen.

2003. urtean, Sonyk Blue Ray formatuko kamera bat atera zuen, 4.000 euroko kostua zuena. Urte horretan bertan kaleratu zuen konpainiak zintarik gabe grabatzen zuen lehen bideokamera digitala, MP4 formatuan. Bideokamera digitalen lehen urratsa izan zen. Hauek gero eta ezagunagoak bihurtu ziren merkatuan; horrela, erabiltzaile asko izan ziren VHS formatutik DVD eta formatu digitalera pasa zirenak.

2007. urtetik aurrera jokoaren arauak erabat aldatu ziren. Appleren lehen iPhonea kaleratuta, gero eta erabiltzaile gehiagok zuten interesa sakelako telefonotik grabatzeko. 2018an, historian lehen aldiz, Smartphone-ek bideo-kamerak gainditu dituzte bideoak grabatzeko tresna nagusi gisa.[3]

Kameren sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabileraren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zaintzako bideo-kamera bat kaiola baten barruan eta txori baten grafitia kaiolatik ihes egin izan balu bezala. (Getxoko Julio Caro Baroja BHI barruko grafitia)

Estudioko eta ekoizpen elektroniko arinetako kamerak: kamera horiek ahalik eta irudi-kalitaterik onena lortzeko eginak daude. Estudioko gela teknikora zuzenean konektatuta daude, hau da, bideo-seinalea bakarrik harrapatzen duten kamerak dira, ezin dute beren kabuz grabatu. Hauek, mugimenduak, kokalekuak, enkoadraketak, zoom mugimendu optikoak eta fokuratzea landuko ditu, oro har programaren errealizatzailearen edo zuzendariaren argibideei jarraituz. Kameren kontrol-teknikaria kameraren konfigurazioaz arduratzen da: luminantzia, kolorimetria, xehetasuna eta gainerako doikuntzak kamera guztiek antzeko irudiak erakustea lortzeko.

Bideo-kamera mikrofonoarekin

ENG kamerak: Camcorder izenez ere ezagutzen dira, eta grabagailu bat daramate, kamerak eta dagokion mikrofonoak sortutako bideoa eta audioa gordetzeko.

Kalitatearen arbera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeko kamerak: erabat etxeko erabilerarako diseinatuak, transmisiorako egokiak ez direnak. Gehienek irudia kontrolatzeko aukera gutxi dituzte, doikuntza gehienak automatikoki egiten dira. Gaur egun, teknologiaren aurrerapenarekin, irudiaren kalitatea nabarmen hobetu da.

Kamera semiprofesionalak: prezioan nahiko eskuragarriak diren ekipoak dira, etxeko kamerak baino kalitate hobea dute, eta broadcast-ari dagokionez kalitate ertainekoak diren arren, ENG kamerak bezala ezagunak bihurtu dira esparru honetan, izan ere, beren irudi kalitatea profesionala izan gabe, oso ona da. Etxeko jarduerek ez bezala, zenbait doikuntza pertsonalizatzeko aukera ematen dute, hala nola eskuzko irisaren erabilera, eskuzko fokua eta zooma, zurien balantzea, besteak beste.

Kamera profesionalak: gama altuko kamerak, ekoiztetxe eta telebista-kateetan erabiltzea, haien kostua ez da eskuragarria erabilera pertsonalerako. Telebistako irudiaren kalitate oso ona ematen dute, eta, oro har, emisioaren aurreko irudi-erregistroetarako erabiltzen dira (ENG). Hala ere, erraz egokitu daitezke ekonomia aztertzeko ganbera gisa erabiltzeko.

Broadcast-kamerak: telebista-industriarako eta seinalearen emisiorako diseinatutako ekipoak dira. Kalitate handiko kamerak dira, oso garestiak, eta estudioko kamera gisa bakarrik funtzionatzen dute. Kameraren eramangarritasunaren gainetik irudiaren kalitate gorena lortzea lehenesten dute, eta, ondorioz, batzuetan tamaina handikoak dira eta idulkien gainean erabili behar dira.

Bideo-kamara baten zatiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kamera-gorputza: Soinua eta irudiak grabatzeko zinta dagoen lekua da, baita argi-sentsoreak eta, oro har, funtzionatzeko behar diren zirkuituak ere.

Lentea: Kanpoko argia biltzeko erabiltzen den kameraren zati optikoa, argi-sentsorera eraman dadin. Funtsezkoa da irudia kalitatezkoa izan dadin eta bi ezaugarri nagusiren arabera sailkatzen dira: foku-distantzia eta argitasuna.

Sony Canon kamera, lentearekin

Irudi-sentsorea: Argia seinale elektriko bihurtzen du, hartutako irudiak grabatu daitezen. Bideo-kameretan CCD edo oxido metalikoaren erdieroale osagarria (CMOS) izeneko karga akoplatuko gailu bat erabiltzen da. Sentsore hau kamera analogiko bateko zinta baterako baliokide digitala da.

Bisorea eta LCD pantaila: Bisorearekin erabiltzaileak grabatu nahi duen helburura apuntatzea lortzen du. Ohikoena da pertsonak begia bisorean jartzea, lentearekin helburura apuntatzeko eta filmatzeko eta bideo-kamera modernoetan LCD pantaila bat dago.

Barruko mikrofono: Errodajearen inguruan audioa hartzeko erabiltzen denA eta soinua norabide guztietan harrapatzen du.

Kontrol-botoiak: Ekipoa operatzeko edo konfiguratzeko erabiltzen diren botoiak dira, eta, besteak beste, grabazioa hasteko edo gelditzeko elementuak, modu bat eteteko elementuak, palanka edo zoom-botoiak barne hartzen dituzte.

Sarrerako eta irteerako poruak: Hainbat helburutarako banatu, erabili eta egin dira; horregatik, portu gehiegi izan daitezke bideo-kamera bakarrean. Kasuaren arabera, USB motakoak edo analogikoak izan daitezke.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Bideo grabagailuen eta telebistaren historia» eu.eferrit.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  2. (Ingelesez) «Historia de la Videocámara» prezi.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  3. (Gaztelaniaz) Global, Euro Mundo. «Historia de la videocámara: origen y evolución» Euro Mundo Global (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  4. (Gaztelaniaz) R, José Luis. (2018-06-17). «Camara de video | Tipos, partes y funcionamiento» 247 Tecno (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]