Basilikak
Itxura
Basilikak (grezieraz: (τα) Βασιλικά, basilikos, lege inperialak) Bizantziar Inperioko lege bilduma izan zen, Basilio I.a Mazedoniarrak hasia eta Leon VI.a eta Konstantino VII.a Porfirogeneta ondorengo enperadoreek amaitua. 905. urtean agertu zen, eta 945ean berritu, 60 liburutan banatua eta grekoz idatzia. Justinianoren Kodea jaso eta berregituratzen zuen Basilikak bildumak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012-12-24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.