[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Balio (etika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Balio (argipena)»

Balioak pertsona edo talde baten moral eta etika-printzipioak dira, egoera batean balorazioak egin eta erabakiak hartzeko erabiltzen direnak. Balio-sistema balio multzo koherentea da, kultura eta ideologia baten adierazgarri direnak.

Balio moralak, gizakiok gure artean eta gure bizitza garatzeko inguruarekiko ditugun harremanen kalitateak dira; moral eta etika printzipioak bereganatzen ditu. Gizakiok ditugun harremanetan, zenbait jokabideak (alde objektiboak) guztiz egokikotzat eta komenigarritzat (alde subjektiboa) hartzen ditugu; hori dela eta, gure bizitzan balio moral hauek beharrezkoak eta gustukoak ditugu, gure bizitzan lagungarriak direlako. 

Aurrekoa kontuan hartuta, egun (postmodernismoan), dena erlatiboa denez, zenbait egoeren aurrean, nolabaiteko ziurgabetasuna sentitzen dugu; balioekin gauza bera gertatzen da, erlatiboak bilakatu dira.

Ildo horretatik jarraituz, balio moralak, mikrosistemek zehazten dituzte; segun norekin zauden eta zein den testuingurua, balio horiek modu batean edo bestean hartzen ditugu. Erromantizismoan, balio moralak, sinesmen mistikoekin eta fedearekin parekatzen ziren, aldiz, gaur egun, industrializazioa eta ekoizpena sustatzen dutenarekin.

Baumanen aburuz, errealitatea solidoa izatetik, likido izatera pasatu egin da; baloreekin gertatu den moduan.

Balio moralen ezaugarriak hurrengo hauek dira:

  • Auto-obligazioa: nahitaezkotzat ikusten ditu gizakia; beraz, agindu horiek betetzera behartuta sentitzen da gizakia.
  • Unibertsaltasuna: arau moralduneko pertsona, uste du arau horiek, edonorentzat baliogarriak eta beharrezkoak direla.
  • Baldintzagabetasuna: premiazkoak edo baliotsuak direnez gero, arau moralak bete behar dira.

Balioak postmodernismoan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etika postmodernoaren oinarrian autoritate krisi bat dago. Krisi honek instituzio tradizionalei (familia, eskola, eliza, estatua, justizia, polizia) eragiten die, horien bidez modernitateak gizarte arrazional eta aurrerakoia antolatzen saiatu zelarik. Krisi hori era ezberdinetan agertzen da: gaztetasunaren adorazia eta bere kapritxoen onarpena, dirua arrakasta eta zoriontasunaren sinbolo bezala; ekonomia bat non "izatea" konparatzea den, kontsumitzea, erabiltzea eta botatzea; merkatuko lorpenekin definitutako identitatea ez ideologiengatik Beste hitz batzuetan, itxurak errealitatea dominatzen du. Norbait izatea pantailaren baten edo web site batean agertzea da.

Agertzen denak zer den definitzen du, ia inor arduratzen ez delarik ea "benetan" zer den: irudi publikoa adorazio objektu berria da. Gure kultura postmodernoak egiarengatik maitasuna galdu du.

Lanaren eta aurreztearen etikarekin kontrastean, modernitatean ohikoa, oraingo etikak kontsumoaren balorea baieztatzen du, denbora librea; baina honek ezingo luke funtzionatu indibidualtasunaren nagusitzea, karitatearen debaluazioa eta ongi publikoaren axolagabekeriarik gabe.

Haborokina, plazerra eta errealizazioaren bilaketa pribatua da ideal nagusia. Independentzia pertsonalaren eta bizimodu estiloen dibertsitatea oso garrantzitsuak bilakatu dira. Pluralismoak balore asko eragiten ditu, aukera indibidual askorekin, baina horietako bat ere ez autentikoa. Ezberdintasun ideologiko eta erlijiosoak azaletik tratatuak dira modak balira bezala. Askatasun pertsonalaren kultura, ongi pasatzea, naturala, umorea, egia eta adierazpen askatasuna sakratuak bezala ulertzen dira. Irrazionala afektuen bidez legitimatzen da, intuizioa, sentimendua, haragikoitasuna, sentsualitatea eta sormena. Guzti hori ia mundu guztiagatik onartua dagoen axioma batean markoan gertatzen da: austeritate minimo bat eta desira maximo bat, diziplina gutxiago eta ulermen gehiago.

Era beren, hedabideek iritzi publikoa zehazten dute, baita jokabide ereduak, eta kontsumozkoak ere. Komunikabideek interpretazio etiko eta erlijiosoak ordezkatzen dituzte informazio puntual, zuzen eta objektibo batengatik, eta errealitatea ongia eta txarra baino haratago kolokatzen dute. Pradojikoki, komunikabideen influentzia komunikazio krisia gertatzen denean handitu egiten da. Pertsonek bere buruaren inguruan soilik hitz egiten dute, beraiek entzutea nahi dute, baina beraiek ez dute entzun nahi. Konpromiso gabeko komunikazioa bilatzen da. Hortik urrutiko parte hartzearen bilaketa, lagun ikus ezinak, email eta txat lagunak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]