[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Vitelio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aulo Vitelio» orritik birbideratua)
Vitelio


Erromatar enperadorea

69ko apirilaren 17a - 69ko abenduaren 20a
Oton - Vespasiano
Antzinako Erromako senataria



Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaNuceria (en) Itzuli15eko irailaren 24a
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma69ko abenduaren 22a (54 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: summary execution (en) Itzuli
Familia
AitaLuzio Vitelio
AmaSextilia
Ezkontidea(k)Petronia (en) Itzuli
Galeria Fundana (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Find a Grave: 34507672 Edit the value on Wikidata

Aulo Vitelio Germaniko (latinez: Aulus Vitellius Germanicus; Erroma, 15eko irailaren 24a - ib., 69ko abenduaren 22a) Lau enperadoretako urtean hirugarren enperadorea izan zen, apirilaren 17tik hil zen arte.

Vitelio 48an kontsula izan zen. 60an Afrikako prokontsula ere izan omen zen. 68an, Galbak, denon harridurako, Germania Inferior probintziako armadaren buruan kokatu zuen. Berehala ospe handia eskuratu zuen beheko ofizialen eta soldaduen artean, haren eskuzabalarengatik eta permitibitatearengatik, zeinek, azkenean, diziplina suntsitu zuten.

Vitelio bera alferra eta apetatsua zen, konspiratu eta zelatatu baino jan eta edan nahiago zituena. Enperadore izendatzea Zezinari eta Valenteri, Rhin ibaiko bi legioen buruei zor zien. Bi gizon hauek matxinada antolatu zuten, eta 69ko hastapenean, soldaduek enperadore aldarrikatu zuten.

Erromako mundu osoak onartu ez bazuen ere, Senatuak ohiko ohore inperialak eman zizkion Vitelioren armada garaitutakoan. Izendatze jaietan, kaosa eta triskantza nagusitu ziren Erroman. Dalmazia eta Iliriako armadek Vespasiano euren jeneralaren alde jo zutela jakin zen bezain pronto, Vitelioren jarraitzaile asko desertatu zen.

Vitelio postua uzteko prest agertu arren, Pretoriar Guardiak ez zion laga: Enperadorearen ikurrak Konkordiaren tenplura eramaten ari zela, jauregira bueltarazi zuten. Vespasiano Erroman sartzean, Vitelio ezkutaleku zikin batean sartutakoan hil egin zuten.

Viteliok zuzen gobernatzeko nahia erakutsi zuen. Alabaina Zezina eta Valenteren eskuetan zegoen. Hauek enperadorearen gehiegikeriak bultzatu zituzten euren onura bilatzeko asmo bakarrean.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vitelio Aldatu lotura Wikidatan