[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Anselmo Fuerte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anselmo Fuerte
Bizitza
JaiotzaMadril1962ko urtarrilaren 27a (62 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Amaya Seguros (en) Itzuli 1985-1989
ONCE 1990-1992
Kelme 1993-1993
 

Anselmo Fuerte Abelenda (Madril, 1962ko urtarrilak 27) txirrindulari espainiar bat izan zen, profesionala 1985 eta 1990eko hamarkadaren hasiera artean.

Madrilgo El Batán auzoan hazi zen eta bizikleta fabrikazioko enpresa batean lan egin zuen. Profesional bezala 1984an Madrilgo Itzulia irabazi ondoren debutatu zuen. Eskalatzaile ona izan zen, baina erlojupekoetan denbora asko galtzen zuen eta horrek palmaresa handitzea eragotzi zion.

Lortu zituen emaitzari hoberenak 1988ko Espainiako Itzulian eta 1990eko Espainiako Itzulian lortutako 3. postuak izan ziren. Espainiako Vueltan, gainera, 1987an 7. eta 1986an 9. ere izan zen.

Frantziako Tourrean lortu zuen emaitzarik hoberena 1987an izan zen, 8. amaituz. 1987 eta 1989ko edizioetan, bigarren ere izan zen mendiko etapa batzuetan.

1991n Anselmo Fuerte faboritoa zen Espainiako Vuelta irabazteko, baina bere taldekidea zen Melcior Mauri, maillot horia lehen etapan lortu zuena, izan zen edizio hartako garailea.

Txirrindularitza profesionaletik erretiratu ondoren, Fuerte txirrindularitza komentarista izan da SER irrati katearentzat eta "Asociación Deporte y Vida" elkartearekin lan egin du. Erretiratu eta hiru urtera kirol zuzendari titulua lortu zuen.

1986

1987

1988

1990

1991

1992

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzulia 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992 1993
Italiako Giroa - - - - - - - 49. -
Frantziako Tourra 109. 31. 8. UT 26. 24. 37. - -
Espainiako Vuelta - 9. 7. 3. UT 3. UT - 45.
  • Zor
  • BH
  • Kelme

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]