André Previn
André Previn, jaiotza izena Andreas Ludwig Priwin (Berlin, 1929ko apirilaren 6a - New York, 2019ko otsailaren 28a), alemaniar musikagile, pianista eta orkestra zuzendaria izan zen. Alemanian jaioa, Ameriketako Estatu Batuetako herritartasuna zuen, bere familiak (judua izaki) Alemania Nazitik herrialde hartara ihes egin baitzuen 1939an.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berlingo eta Parisko kontserbatorioetan ikasi ondoren, pianista- eta orkestratzaile-lanetan hasi zen. 1951n, orkestra-zuzendaritzako ikasketak egin zituen Pierre Monteuxekin San Frantziskon eta, gero, zuzendari-aurkezpena egin zuen Saint Louisen. Zuzendari-lanetan aritu izan zen orkestra askotan. Houstongo orkestra sinfonikoan (1967-1970), Londresko orkestra sinfonikoan (1969-1979); Pittsburgheko orkestra sinfonikoan (1976-1984); Londresko orkestra filarmonikoan (1985-1986); eta Los Angelesko orkestra filarmonikoan (1984) jo zuen. Sinfonia bat, kontzertuak, ganbera-musika eta abestiak idatzi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.