Antonio Rosmini Serbati
Antonio Rosmini Serbati | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Rovereto, 1797ko martxoaren 24a |
Herrialdea | Kingdom of Italy Lonbardia-Venezia Erresuma |
Heriotza | Stresa, 1855eko uztailaren 1a (58 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Paduako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, apaiza eta idazlea |
Kidetza | Accademia delle Scienze di Torino Accademia della Crusca |
Santutegia | |
Uztailaren 1 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
rosmini.it… | |
Antonio Rosmini Serbati (Rovereto, 1797ko martxoaren 24a - Stresa, 1855eko uztailaren 1a) italiar filosofoa eta apaiza izan zen. 1828an Karitateko Apaizen kongregazioa sortu zuen. Borboitarrek Napolitik erbesteratu zuten. 1849an bere Delle cinque piaghe della S. Chiesa (Elizaren bost izurriei buruz) Indexean edo liburu debekatuen zerrendan jarri zuten. Rosminiren filosofia-pentsaera ontologismoaren barnean dago; izadiaren ordena eta izadiaz gaindiko ordena bereizi zituen, eta enpirismoaren eta Kanten iritziak gaitzetsi zituen. Haren ideiek eragin handia izan zuten XIX. mendearen hasierako italiar pentsalari eta idazleengan. 1887an elizak Rosminiren adierazpen batzuk gaitzetsi zituen. Haren idazlan batzuk: Nuovo saggio sull´origine delle idee (1930, Ideien jatorriari buruzko saiakera berria), Principi di Scienza morale (1831, Moralaren zientziaren hastapenak).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.