[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Crawl

Wikipedia, Entziklopedia askea
Crawl igeriketa estiloa.
Crawl igeriketa estiloa.
Crawl igeriketa estiloa.

Crawla (/krol/ ahoskatua; ingelesetik mailegatutako hitza da) igeriketa estilo bat da. Estiloan funtsean honetan datza: igerilariak besoa eskua irekia duela hankaren albotik gorantz airean atera eta ondoren besoa zuzen duela uretan barneratzen du, beste besoak ur barnean gorputza aurrenrantz bultzarazten duen bitartean, oinak berriz ostikotxoak emanez zeharka mugitzen dira, eta hankak lasai daudelarik aldakak gorantz-beherantz mugitzen dira, oinak ur barnerantz zuzenduak daude eta behatzak puntan jarriak. Besoen mugimendu ziklo bakoitzeko oinek bi-zortzi ostikotxo artean ematen dituzte. Bestalde, besoa uretik ateratzen den aldiro igerilariak ahotik arnasa hartu eta besoa uretan sartzen duen aldiro arnasa sudurretik botatzen du.

Ofizialki estilo askea da; ezin zaituzte deskalifikatu irteera aurreratua, zorua ukitu edo horma ez ukitzeagatik ez ezik, baina, crawl igeriketa azkarrena denez, guztiok egiten dute.

Crawl 6 distantzietan igeri egin ohi da bakarkako probetan eta 2 distantzietan taldekakoetan, bai 50 metro luzeko igerilekuetan nahiz 25 metro luzekoetan ere.

  • 50 metro
  • 100 metro
  • 200 metro
  • 400 metro
  • 800 metro (ohikoa da hau bakarrik emakumezkoentzat izatea)
  • 1500 metro (ohikoa da hau bakarrik gizonezkoentzat izatea)
  • 4×100 metro
  • 4×200 metro

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]