[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Clostridium difficile

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clostridium difficile
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacillati
FilumaBacillota
KlaseaClostridia
OrdenaEubacteriales
FamiliaClostridiaceae
GeneroaClostridium
Espeziea Clostridium difficile
[[|]]
Datu orokorrak
GaixotasunaKolitis pseudomenbranosoa
Gram tindaketaGrampositibo

Clostridium difficile Clostridium generoko bakterio patogenoa da, kolitis pseudomenbranoso izeneko gaitza sortzen duena.

Bakterio hau heste lodiaren biztanle saprofitoa da gizabanako batzuengan, gaitzik sortu gabe [1].

1935ean Hall eta O'Toole ikerlariek laborategian isolatu zuten lehenbizikoz, eta 1978an kolitis pseudomenbranosoarekin lotu zuten zientzialariek mikrobio hau.

Clostridium difficile bakterio Gram positiboa da, bazilo itxura duena. Endosporak sortzeko gaitasuna du eta anaerobioa da. Oxidasa eta katalasa (-), mugikorra da.

Bakterioa nonahikoa da eta, esan bezala, gizabanako gutxi batzuen hesteak kolonizatzen ditu kalterik sortu gabe.

Bi toxina ekoizten ditu, enterotoxina bat eta zitotoxina bat. Bere birulentzia areagotzen duen hialuronidasa bat ere badu.

Sakontzeko, irakurri: «kolitis pseudomenbranoso»

Bakterioa gorotz-aho bidetik transmititzen da. Kolitis pseudomenbranosoa sor dezake, hesteetako gaixotasun larria.

Ez da patogeno hertsia, oportunista baizik. Horrek esan nahi du mikrobioak ez duela beti gaitza sortzen, baina aldeko baldintzak dituenean bere infekzioak hesteetako gaixotasunak sortarazi ditu.

Kasu gehienetan kolitis pseudomenbranosoa antibiotikoak luzaro hartu ondoren agertzen da [2]. Tratamendu antibiotiko trinkoak heste-flora saprofitoaren desagerpena eragin dezake, eta horrek Clostridium difficilearen hazkundea errazten du (bakterioa erresistentea baita antibiotiko askorekiko, eta konpetentziarik gabe erraz nagusitzen da heste lodian) [3]. Horretan datza klostridio honen oportunismoa.

Patogeniari dagokionez, beherako arinak sor ditzake, baina baita heste lodiaren patologia larri bat, kolitis pseudomenbranosoa. Honek beherako bortitzak eta kolonaren hantura eragiten du, eta bankomizina eta metronidazol antibiotikoekin tratatu egiten da (bakterioa sentikorra baita bi botika hauekiko).

Kasu gutxi batzuetan bakterioak gaitza kroniko bihurtzen du, ez baitio erantzun egokia ematen tratamenduari. Kasu korapilatsu horietan arrakasta handiz gorotz-bakterioterapia aplikatu da.

Infekzio nosokomial askoren atzean dago Clostridium difficile.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ryan KJ; Ray CG (editors) (2004). McGraw Hill, ed. Sherris Medical Microbiology (4th ed. ed.). pp. 322–4
  2. Albero, Josu: Mikrobioen mundu liluragarria, EHUak argitaratuta (2019) 81-82 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2
  3. Basaran Miren eta Umaran, Adelaida Mikrobiologia medikoa E.H.U.ak argitaratuta, 240-241 orr.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]