Claude Shannon
Claude Elwood Shannon (Petoskey, Michigan, AEB, 1916ko apirilaren 30a - Medford, Massachusetts, AEB, 2001eko otsailaren 24a) informazioaren teoriaren aitatzat hartzen da. Shannonen zenbakia deritzona kalkulatu zuen 1950ean.
Shannonek txikitatik erakutsi zuen eskolan zientzia eta matematika gaietarako gaitasuna, eta baita gailu mekaniko eta elektrikoak asmatu eta eraikitzeko zaletasuna ere. Hala, 1932an (16 urte besterik ez zuela), Michigango Unibertsitatean hasi zituen unibertsitate-ikasketak, eta 1936rako, matematikako eta ingeniaritza elektrikoko karrerak amaitu zituen. Ondoren, 1936an, ingeniaritza elektrikoko masterra egiten hasi zen Massachusetts Institute of Technology edo MIT ezagunean. Eta 1940an, matematikako doktorego-tesia defendatu zuen, erakunde horretan bertan.[1]
Shannoni eskertu behar dizkiogu Voyager misioek espazio sakonera egindako bidaiak, compact disc-aren asmakizuna, sakelako telefonoak, Interneten garapena, MP3, ZIP formatuak eta beste hainbat arlo. Informazioaren teoriari esker dauzkagu, oro har, gaur egungo distantzia luzeko komunikazioak.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Leturia Azkarate, Igor. (2016). «Claude Shannon, mundu digitalaren aita» Elhuyar. Zientzia eta teknologia (Usurbil) (323) (Noiz kontsultatua: 2016-09-27).
- ↑ Garmendia, Ines. Claude Shannon, gizona eta seinalea. (Noiz kontsultatua: 2016-04-30).
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Ameriketako Estatu Batuetako biografia zirriborroak
- 1916ko jaiotzak
- 2001eko heriotzak
- Michigandarrak
- Informatikako aitzindariak
- Ameriketako Estatu Batuetako matematikariak
- Ameriketako Estatu Batuetako ingeniariak
- Ameriketako Estatu Batuetako ateoak
- Alemaniar estatubatuarrak
- Informatikariak
- Massachusetts Institute of Technologyko ikasleak
- Estatubatuarrak Bigarren Mundu Gerran