Shonera
Shonera[1] (ChiShona) Zimbabweko hizkuntza da,[2] Niger-Kongoko familiakoa eta Bantu subfamiliakoa eta, ipar-ndebelerarekin batera, bertoko hizkuntza ofizialetako bat dena.[3] Mozambiken, Zambian eta Botswanan ere mintzatzen da. Guztira zazpi milioi hiztun ditu.
Shonera | |
---|---|
ChiShona — Chishona — chiShona | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | ama-hizkuntza: 8.300.000 (2007) 9.023.000 |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Niger-Kongo hizkuntzak Atlantic–Congo (en) Volta–Congo (en) Benue–Congo (en) Bantoid (en) Southern Bantoid (en) Bantu hizkuntzak East Bantu (en) Southern Bantu (en) Shona languages (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | sn |
ISO 639-2 | sna |
ISO 639-3 | sna |
Ethnologue | sna |
Glottolog | core1255 eta shon1251 |
Wikipedia | sn |
Linguasphere | 99-AUT-a |
ASCL | 9207 |
IETF | sn |
Shonera idatzizko hizkuntza estandarra da, ortografia eta gramatika dituena, eta XX. mendean arautu eta 1950eko hamarkadaren hasieran finkatu zuten. Shonerazko lehen eleberria Feso izan zen, Solomon Mutswairorena, 1957an argitaratua.[4] Eskoletan irakasten da, baina, oro har, ez da irakasteko bidea beste gai batzuetan. Literatura bat du eta hiztegi elebakarren eta elebidunen bidez deskribatzen da (batez ere shonera-ingelesa). Shonera modernoa Masvingoko probintziako karangek (ikalanga), Zimbabwe Handiaren inguruko eskualdeak, eta Zimbabweko erdialdeko eta iparraldeko zezuruek hitz egiten duten dialektoan oinarritzen da. Hala ere, shonerazko dialekto guztiak ofizialki garrantzi berekotzat hartzen dira eta tokiko eskoletan irakasten dituzte.
Shonera hizkuntza bantuen familia handiko kidea da. Guthrieko hizkuntza bantuen sailkapen-eremuan, S10 eremuak lotura estua duten barietateen dialektoen continuuma izendatzen du, shonera bera, manyikera, nambyera eta ndauera barne, Mozambike eta Zimbabweko erdigunean hitz egiten direnak; tawara eta tewe, Mozambiken daudenak, eta ikalangera Botswanan.
Shonerazko hiztunak Zimbabwera mugitu ziren bantu hedapen handian.
Shonerak bost bokal ditu: a, e, i, o, u; eta inbentario kontsonantiko aberatsa du. Inbentario horren berezitasuna, ziurrenik, "zv" gisa transkribatutako "soinu txistukariak" dira (ziurrenik ohikoenetako bat; zvakanaka, adibidez, "oso ondo" esan nahi duena), "dzv", "sv" eta "tsv". Hizkuntz tonala da, baina tonua ez dago ortografian adierazita.
Erreferentziak
aldatu- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2024-6-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Las lenguas habladas de Zimbabwe. .
- ↑ (Ingelesez) ethnologue.com. Zimbabwe. .
- ↑ (Ingelesez) Feso work by Mutswairo. .
Kanpo estekak
aldatuHizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |