[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Piero della Francesca

Piero della Francesca (Sansepolcro, c.1415ib., 1492ko urriaren 12a) goiz Pizkundeko margolaria izan zen. Giorgio Vasariren arabera, matematikaria ere zen. Egun, artea estimatzen zaio batik bat. Margolanetan, forma geometrikoak eta perspektiba ditu ezaugarri nagusiak, humanismo barearen ukituarekin. Bere lanik ospetsuena, Toscanako Arezzo hirian dagoen Gurutzearen egiazko istorioa-ri buruzko freskoen multzoa da. Quattrocentoko pinturaren sintesi onentzat hartu izan da bere lana.[1]

Piero della Francesca

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPiero di Benedetto dei Franceschi
JaiotzaSansepolcro, 1415
Herrialdea Italia
HeriotzaSansepolcro1492ko urriaren 12a (76/77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
italiera
Irakaslea(k)Antonio di Anghiari (en) Itzuli
Domenico Veneziano
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, matematikaria eta artearen teorikoa
Lantokia(k)Arezzo
Ferrara
Florentzia
Monterchi
Perugia
Rimini
Erroma
Sansepolcro eta Urbino
Lan nabarmenak
MugimenduaEarly Renaissance (en) Itzuli
Genero artistikoamargolaritza

Musicbrainz: 0d726aa6-4755-4a2f-b298-f117136db4f1 Discogs: 2749778 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

1439an Domenico Venezianorekin aritu zen lanean Florentziako Santa Maria Nuova erietxean. Han Donatelloren eta Luca della Robbiaren irudigintza, Brunelleschiren arkitektura eta Masaccio eta Fra Angelicoren pintura aztertu zituen. Bere sorterrian (1445-1462, Miserikordiaren poliptikoa; 1462, Bezpizkundea), Arezzon (bertan dago haren maisu obra, Gurutzearen egiazko istorioa pintura sail osoa, 1452-1466), Ferraran, Erroman, Urbinon (Bramante izan zuen ikasle) eta Riminin egin zuen lan. Oso ezaguna da Federico da Montefeltro, Urbinoko dukeari egin zion erretratua.

Azken urteetan perspektibari eta geometriari buruzko obrak idatzi zituen: De Prospectiva pingendi («Perspektiba pinturan») eta De quinque corporibus regularibus («Bost gorputz erregularrei buruz»). Perspektibako maisutzat hartu izan da, bere obragatik eta teoriagatik. XX. m.aren hasieran pintore abstraktuek eta kubistek "berraurkitu" egin zuten Piero della Francesca, eta bere obra garai guztietako artelan nagusietakotzat jotzen da. Italiako Errenazimentuko artistarik handienetakoa izan zen.[2]

Iruditegia

aldatu
  Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piero della Francesca Aldatu lotura Wikidatan