Fresko
Freskoa (italieratik affresco) horma edo sabai igeltsuztatu hezean (freskoan) kare-urez nahastutako koloreak erabiliz egindako pintura da. Gisua margolariak egunean egin dezakeen lanaren arabera zabaltzen da, lehortuz gero gogortu egiten baita, eta hezea behar du izan koloreak xurgatu ditzan. Aireko karbono dioxidoak karearekin erreakzionatzean koloreak igeltsuan finkatzen ditu.
Egiptoarrek, grekoek eta erromatarrek arrautza, Arabiako goma, lekeda eta argizaria erabiltzen zuten koloreak nahasteko.
Freskoan egindako pinturak garbitasun eta argitasun handia ematen dio koloreari. Baina margolaria baldintza jakin batzuetan lan egitera behartuta dago, eta horregatik gutxi erabiltzen da gaur egun.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.