[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Meskita

Mezkita» orritik birbideratua)

Meskita[1] edo moskea musulmanen tenplua da, otoitz egiteko lekua alegia. Halaber, bestelako funtzioak ditu, biltoki eta kultur gunearena besteak beste. Meskita hitzak ahuspezteko lekua esan nahi du.

Sultan Ahmed meskita, Istambulen (Turkia).

Historiako lehendabizikoa Kaaba da, Islameko lekurik sakratuena dena, gaur egungo Masjid al-Haram Meskitaren barruan dagoena, Meka hirian.

Otoitz egin eta elkarrekin biltzeko asteko egunari dagokionez, kristauentzat igandea nola, musulmanentzat ostirala hala.

Arkitektura

aldatu

Minaretea

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Minarete»
 
Yemeneko meskita baten minaretea, munduko altuenetarikoa.

Lehen meskitek ez zeukaten minareterik, baina denborarekin gailendu egin zen osagai arkitektoniko moduan estetikarengatik. Hala ere, funtzio nagusia muezzinak otoitz egiteko deiadarra zabaltzeko lekua izatearena da.

Munduko minareterik altuena Hassan II.aren Meskitarena da (Casablanca, Maroko), 210 metrorekin.

Hiri handietako meskitek lau minarete eduki ohi dituzte. Istanbulgo Ahmet sultanaren Meskita Urdinak, berriz, sei ditu.

Musalla

aldatu
 
Musalla, Turkiako moskea batean, minbarrarekin.

Otoitz egiteko aretoa da, apaindurarik eta altzaririk gabekoa normalean baina lurra alfonbrek edo tapizek estalitakoa daukana.

Honen barruan qibla da hormarik agerikoena, erreferentziazkoa, Mekaranzko norabidea markatzen duena mihrab izeneko zuloaren bidez. Horma honetan minbar izeneko jarlekua dago, nondik eta Imanak zuzentzen duen otoitza. Hortaz, jatorriz kristauak ziren egungo meskitetan —esaterako, Hagia Sofian—, mihraba zein minbarra ez daude elizarekin batera orientatuak, eliza kristauak ekialdera (sortaldera) bideratuta baitzeuden.

Munduko meskitarik aipagarrienak

aldatu
 
Kordobako Meskita.

Euskal Herrikoak

aldatu

Bilboko "Assalam Meskita", Solokoetxe auzoan kokatutakoa, Euskal Herriko gaur egungo moskea nagusietakoa da. Gasteizen hainbat meskita daude, horietako bi "Sunna" eta "Altakua" dira, biak Alde Zaharrean.

Historikoki, aipatzekoa da Tuterako "Meskita Nagusia" izan zena, IX. mendekoa, gaur egun existitzen ez dena bere gainean Santa Maria katedrala eraiki baitzuten.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: «meskita», Hiztegi Batua.

Kanpo estekak

aldatu