[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Lorenzo Medici[1] (italieraz: Lorenzo de'Medici; Florentzia, 1449ko urtarrilaren 1a-Careggi, 1492ko apirilaren 8a), Laurendi Bikaina ere deitua, Florentziako printzea, arteen mezenas, bankari, olerkari eta filosofo pizkundetar bat izan zen, Medici Cagaggiolo familiakoa.

Lorenzo Medici

Bizitza
JaiotzaFlorentzia1449ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Florentziako Errepublika
BizilekuaMedici Riccardi jauregia
HeriotzaCareggi (en) Itzuli eta Florentzia1492ko apirilaren 8a (43 urte)
Hobiratze lekuaMedici Chapels (en) Itzuli
Familia
AitaPiero di Cosimo de' Medici
AmaLucrezia Tornabuoni
Ezkontidea(k)Clarice Orsini  (1469ko ekainaren 4a, 1469ko abenduaren 20a (egutegi gregorianoa) -  1487ko uztailaren 30a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaMedici
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)John Argyropoulos (en) Itzuli
Marsilio Ficino
Gentile de' Becchi (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, poeta eta bankaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Musicbrainz: 93d4bc61-111f-4c57-aa4a-757b199cdd5b Discogs: 1790545 IMSLP: Category:Medici,_Lorenzo_de' Find a Grave: 19914 Edit the value on Wikidata

Venezian prestatu zen eta, beranduago, jada Milanera bidalia izan zen hemeretzi urte baino ez zituenean, bere aitaren ordezkari bezala. Hogei urterekin, 1469an, bere aitaren heriotzaren ondorioz Florentziar estatuaren kargu hartu behar izan zuen Napoliko Erresumarekin etengabeko lehiapean. Bere izaera diplomatiko eta kontziliatzaileak, napolitarrekin bakea lortzea ahalbidetu zion 1480an, Fernando I.a Napolikoak gerra deklaratu izan ondoren. Florentziar errepublikako familia buruzagien arteko ika-mikek, hiria, etengabeko tentsiopean mantentzen zuten, eta Lorentzok, bere posizioa, etengabe lehiatu behar izan zuen. Jokaera honen ondorioz, historiografiaren zati batek, Lorentzo, despotatzat hartu zuen. Beste batzuk, berriz, ordenaren mantentzailetzat hartu zuten italiar hiriaren garai oso nahaspilatsu batean. Medici eta Pazzitarren, hiriko eragin handiko beste familia bat, arteko lehia, bere agintaldi osoan mantendu zen, eta, gutxienez, bi atentatu jasan behar izan zituen, horietatik ospetsuena, Pazzitarren konspirazioa delarik. Sixto IV.a aita santuaren aurka egin zuen Aita Santuen Lurraldearen hedatze prozesuan.

Aristokraziako emakumerik nobleenetako batekin ezkondua, bere semeak elizgizon bezala karrera egite lortu zuen, ondoren, bere seme hau, Leon X.a aita santua izango zelarik.

Mezenas bezala, Sandro Botticelli, Leonardo da Vinci, Giuliano da Maiano eta Michelangelo Buonarrotiren mailako artistei eman zien babesagatik nabarmendu zen. Italiar pizkundeko arte lana hedatu zuen Europako gainontzeko gorteetatik bere harreman bikainei esker. Beste instituzio batzuen artean, Laurentziar Liburutegia fundatu zuen.

Bankari bezala, familiagandik oinordetutako negozioei ez zien arretarik jarri, eta arazo asko izan zituen merkataritza aktibitateak mantentzeko Europa mendebaldean.

Mezenas

aldatu

Lorenzo Medici, bere garaian arte irudikatzaileen babesle handia izan zen, neurri baten, horregatik aldarrikatzen dute adituren batzuk "pizkundearen aitabitxi"etako bat bezala, garai hartan, "eskultura lorategia" fundatu zuen, honekin, Florentzian ia desagertua zegoen eskulturaren artea berpiztu nahi izan zuelarik. Lorategi honetan, dohainik irakatsi zien zizelkatzeko artea uneko lantegietako ikastun talentotsuenei, Michelangelo horien artean, eta han egin zituen honek bere haitzurdinezko lehen lanetako batzuk, Eskaileretako Andre Maria Birjina eta Zentauroen gudua kasu.

Eskultura lorategiko irakasle bezala, Lorentzok Bertoldo kontratatu zuen, Donatello eskultore ospetsuaren antzinako ikastuna zena, Donatello, aldi berean, Lorentzo Ghibertiren ikastuna izan zelarik. Bertoldok, garai hartan jada oso edadetua zegoen arren, haitzurdina zizelkatzearen artea irakatsi zien lorategiko bere ikasleei, horien artean, jakina, Michelangelori, honek, Florentzian eskultura berpizteko oinarriak eman zizkielarik.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lorenzo Medici Aldatu lotura Wikidatan