[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Alessandro di Mariano di Vanni Filipepi, Sandro Botticelli izenaz ezaguna (Florentzia, Florentziako Errepublika, 1445eko martxoaren 1a – Florentzia, Florentziako Errepublika, 1510eko maiatzaren 17a) Pizkundeko Quattrocentoko italiar margolaria izan zen, Florentziako eskolakoa.

Sandro Botticelli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlessandro di Mariano di Vanni Filipepi
JaiotzaFlorentzia1445eko martxoaren 1a
Herrialdea Italia
Talde etnikoaItaliarra
HeriotzaFlorentzia1510eko maiatzaren 17a (65 urte) (64/65 urte)
Hobiratze lekuaOgnissanti Church (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Fra Filippo Lippi
Andrea del Verrocchio
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, marrazkilaria, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta fresco painter (en) Itzuli
Lantokia(k)Florentzia
Pisa
Erroma eta Mantua
Enplegatzailea(k)Andrea del Verrocchio
Lan nabarmenak
MugimenduaEarly Renaissance (en) Itzuli
Florentine School (en) Itzuli
Izengoitia(k)di Mariano Filipepi, Alessandro
Genero artistikoaerretratua
margolaritza historikoa
margolaritza erlijiosoa
allegory (en) Itzuli
margolaritza mitologikoa
arte sakroa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Allocine: 37055
Musicbrainz: 941961a5-6ece-492d-8298-86e3211b33e3 Discogs: 1829989 Find a Grave: 7846100 Edit the value on Wikidata

Nahiz eta haren ospea XIX. mendearen amaierara arte ez berreskuratu, gaur egun, bestek beste Udaberria edo Venusen jaiotza margolanei esker, haren marraren dohaina goraipatzen da: haren lanak Florentziako artelanen artean ezagunenetakoak dira.

Bizitza eta obra

aldatu

Florentzian lan egin zuen beti, Erromara egindako bidaia batean izan ezik; bidaia hartan "Moisesen bistona" margotu zuen Kapera Sixtinoan, bere garaiko maisu famatuenekin batera.

Botticellik harreman estua izan zuen Medicitarrekin; Medici zirkulua deitu zuten taldeko margolari gogokoena izan zen, eta Lorentzo Medicirentzat margotu zituen bere lan profano ospetsuenak ("Udaberria" , "Venusen jaiotza"). Baina XV. mendearen bukaeran Florentzian gertatu ziren gatazkek biziki asaldatu zuten margolaria. Hala, Lorenzo hil zenean (1492) eta haren seme Piero egotzi (1494), erabat desegin zen Botticelli maisu gogokoentzat hartu zuen mundu hura.

Lehen lanak Fra Filippo Lippiren eraginpean egin zituen: "Madonna Haurrarekin" asko egin zituen, Lippiren ereduari jarraituz. Nolanahi ere, Botticellirenak askoz arinagoak, finagoak eta bigunagoak dira. Ondorengoak dira haren lan nagusiak, "Udaberria" (1478 ing., Uffizi Galeria) eta "Venusen jaiotza" (1484 ing., Uffizi galeria). "Udaberria" margolanean antzinako mitoaren interpretazio guztiz harrigarria egin zuen: mundu klasikoaren ikusmoldeak ez du zerikusirik berrogeita hamar urte lehenago Berpizkundeko gurasoek zutenarekin: haientzat bazen gizadi berri bat, harmoniazko perspektiba batetik ikusia, eta, antzinako eraikinak aztertuz eta neurtuz, haren legeak bilatu nahi zituzten. Botticelliren unibertso klasikoa, aldiz, berriz oroitzapen nostalgikoa da, ihesbide bat. Estilo horrek "Venusen jaiotza" lanarekin jo zuen gorena, ile horailean gauzatzen dena bereziki.

Botticelli ezin zen aurrerago joan, krisian sartzeko arrisku gabe. Eta krisia gertatu egin zen. Izan ere, jende gehienak ez zituen haren obra handiak ulertu. 1494an, Girolamo Savonarola, erlijio erreformaren bultzatzaile sutsua, obra horien kontra predikatzen hasi zen, eta Florentziako hiria gobernatzen zuen zirkuluaren paganismoaren gurtzaren kontra. Botticelli bera Savonarolaren jarraitzaile egin zen, eta bere koadro pagano asko erre zuela esaten da. Azken obrak, "Jaiotza mistikoa" (1501, National Gallery, Londres) eta "Santa Zenobiaren bizitzako eszenak" (1500-05 ing., museo askotan) adibidez, aurrekoekin parekatuta, oso bestelakoak gertatzen dira, kolorearen intentsitate eta gogortasunean eta, orobat, margolanen helburu moralizatzailean.

Botticellik bere garaikideengan izan zuen eragina ez zen bere lanak merezi zuenaren parekoa gertatu. Filippino Lippi ikasle gazteak bakarrik ulertu zuen haren estilo aristokratiko eta zaila. Era berean, XVI. mende hasierako margolariak ez zituen batere erakarri, Leonardo da Vincik, Michelangelo eta Rafaelek Florentzian abiarazitako manera berrietan interesatuta zeudelako.

Medicitarren gizarte minoritarioari lotutako humanismo aristokratikoaren arte figuratiboetako interpretea izan zen Botticelli, Ghirlandaioren arte burgesari eta Piero di Cosimoren errealismo fantastikoari kontrajarri zitzaion idealismo poetikoaren aitzindari. Luzaroan ahaztuta egon ondoren, XIX. mendearen amaieran berraurkitu zuten. Orduan, margolari prerrafaelista eta Art Nouveaukoengan bereziki, izugarrizko miresmena sortu zuen.

Irudi galeria

aldatu

irudi gehiago egin zitun hauek ezagunenak dire

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sandro Botticelli Aldatu lotura Wikidatan 

Erreferentziak

aldatu