Giambattista Marino
Giambattista Marino (Napoli, 1569ko urriaren 18a - ib., 1625eko martxoaren 26a) italiar olerkari barrokoa izan zen.
Giambattista Marino | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Napoli, 1569ko urriaren 14a |
Herrialdea | Napoliko Erresuma |
Heriotza | Napoli, 1625eko martxoaren 25a (55 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta antzerkigilea |
Lantokia(k) | Napoli Erroma eta Paris |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Accademia degli Umoristi (en) Accademia degli Oziosi (en) |
Mugimendua | Barrokoa |
Genero artistikoa | narraziozko poesia canzone (en) hamalauduna madrigala |
Bizitza eta lanak
aldatuNapolin bizi izan zen 1600 arte, baina han zeraman bizimoduaren ondorioz atxilotu, eta Erromara bidali zuten. Erroman Pietro Aldobrandini kardinalaren idazkari izan zen. 1608-1615 bitartean, Turinen izan zen, Karlos Emanuel I.aren gortean, eta eztabaida sakonak izan zituen Gaspare Murtola Genovako olerkariarekin. 1615ean, Parisera joan zen, Maria Medicik gonbidaturik. 1624an, Napolira itzuli zen, eta han hil zen hurrengo urtean. Barrokoa Italian sartu zuen lehen olerkarietako bat izan zen. Haren izenetik dator marinismo joeraren izena.
Haren olerki-lanetako batzuk La lira (1608); La Murtolaide (1609); Epitalami (1616); eta La sampogna (1620) dira, eta haren obra nagusia L'Adone (1623, «Adonis») da. Olerkiez gainera, aipagarriak ditu orobat: Le dicerie sacre (1614, «Hitzaldi sakratuak») eta Lettere (1627-1629, «Gutunak»).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giambattista Marino |