[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Gaia (jainkosa)

Gaia (jainkoa)» orritik birbideratua)
Artikulu hau antzinako Greziako jainkosari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaia (argipena)».

Gaia[1] (antzinako grezieraz: Γαῖα, Γαῖη edo Τῆ, «lurra», Ge, Gea edo Gaea bezala ere irakurtzen da) lurraren emankortasuna sinbolizatzen duen greziar mitologiako jainkosa da.

Gaia (jainkosa)
Antzinako Greziako erlijioa eta Erromatar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakTellus, Mat Zemlya (en) Itzuli eta Jörð
Domeinuaugalkortasuna
OgibideaJainkosa
Familia
AitaKaos, Eter eta baliorik ez
AmaHemera, Caligo (en) Itzuli eta baliorik ez
Ezkontidea(k)Urano eta Tartaro
Bikotekidea(k)Poseidon, Zeus eta Helios
Seme-alabakOurea (en) Itzuli, Kronos, Urano, Rea, Eurimedonte, Ozeano, Tifon, Tetis, Alcyoneus (en) Itzuli, Entzelado, Damysos (en) Itzuli, Alpos (en) Itzuli, Mimas, Gies, Clytius (en) Itzuli, Ephialtes (en) Itzuli, Porphyrion (en) Itzuli, Gration (en) Itzuli, Hippolytos (en) Itzuli, Briareo, Brontes, Anax, Pallas (en) Itzuli, Aristaeus (en) Itzuli, Astraios (en) Itzuli, Eurytos (en) Itzuli, Hoplodamus (en) Itzuli, Koto, Otus (en) Itzuli, Polybotes (en) Itzuli, Peloreus (en) Itzuli, Esteropes, Melia, Arges, Nereo, Krio, Tea, Febe, Zeo, Japeto, Hiperion, Temis, Mnemosine, Ponto, Fortzis, Zeto, Taumante, Euribia, Telchines (en) Itzuli, Megera, Alekto, Tisifone, Abseus (en) Itzuli, Antaeus (en) Itzuli, Manes (en) Itzuli, Pheme (en) Itzuli, Syceus (en) Itzuli, Dione, Acmon (en) Itzuli, Hyllus (en) Itzuli, Adanus (en) Itzuli, Creusa (en) Itzuli, Triptolemus (en) Itzuli, Glauce (en) Itzuli, Egeon, Aetna (en) Itzuli, Altercatio (en) Itzuli, Athos (en) Itzuli, Euonymus (en) Itzuli, Colophonus (en) Itzuli, Corydon (en) Itzuli, Damasen (en) Itzuli, Dafne, Cepheus (en) Itzuli, Diophorus (en) Itzuli, Dolos (en) Itzuli, Dolor (en) Itzuli, Ekidna, Effra (en) Itzuli, Emphytus (en) Itzuli, Gorgone (en) Itzuli, Phlyus (en) Itzuli, Karibdis, Tityos (en) Itzuli eta Afrodita
Anai-arrebakNix eta Eros

Erromatar panteoian Terra edo Tellus Mater zuen baliokidea. Erromatarrek, greziarrek ez bezala, ez zuten sistematikoki bereizten Lurraren jainkosa nagusia Zeres jainkoarekin[2].

Lurra jainkosa, gizaki eta izaki bizidun guztien guraso emankor eta arbaso komuna da. «Ama unibertsal» (παμμήτειρα), «Guztion ama» (communis mater) edo «ama handi» (magna parens) izaera epiteto ugarietan adierazten da.

Etimologia

aldatu

Grezierako γαῖα hitza γῆ -ren alboko forma bat da, “lurra” esan nahi duena, eta jatorri ezezagunekoa.[3] Gaia ga-rekin eta “-ia” atzizkiarekin uzkurtu zen, beste adibide honetan ikusi ahal den moduan: maia (adineko andreei zuzentzeko) eta graia (emakume zaharra). “Aia” “lurra” esan nahi duen “gai”ren forma poetiko bat da, eta, testu batzuetan, latineko “avia” (amona) hitzetik hartua da. [4]Geo” forma konbinatorioa antzinako grezieran zein hizkuntz modernoetan erabiltzen da, hala nola, geografia, geologia, geometria eta abar. [5]

Lurraren pertsonifikazioa da Gaia Hesiodoren kosmogonian, jainko-jainkosen eta munstroen ama[6].

Kaosen ondoren eta Eros baino lehenago sortua da. Arrekin harremanik izan gabe Urano (ortzia), Mendiak eta Pontos (itsasoa) sortu zituen. Uranorekin bateraturik, Titanak eta Titanidak, Ziklopeak, Hekatonkirak sortu zituen. Uranok bere haurrak sabelean gordetzera behartzen du Gea, edo bestela Tartarora botatzen ditu. Kronosek, Titanen arteko azkenak, bere amarengandik igitai bat harturik, barrabilak moztu zizkion aitari. Uranoeen odolak Gea ernaldu zuen, eta honek Eriniak, Erraldoiak eta oihanetako Ninfak sortu zituen. Beste seme batekin, Pontosekin, izandako harremanetatik itsasoko jainkoak sortu ziren, eta horien artean Nereo. Tartarorekin izandako harremanetatik Tifon eta Ejidna jaio ziren. Beste teogonia batzuek Anteo erraldoia, Piton herensugea eta beste munstro batzuk sortu izana leporatzen diote.

Aditu batzuen ustez, Gaia, bizitzaren abiapuntu mitologikoa da, Amalurra, Neolitotik Ekialde Hurbilean eta Europan gurtzen zen jainkosa, euskaldunon Mari kasu.[7]

Interpretazioak

aldatu

Iturri batzuek, hala nola James Mellaart, Marijas Gimbutas eta Barbara Walker antropologoek, diote Gea, Ama Lurra bezala, aurreindoeuroparren Ama Handiaren eboluzio bat dela, Neolitikotik bizitzaren eta heriotzaren jainkosa eskuzabal bezain izugarri gisa gurtua, Ekialde Hurbilean, Anatolian eta egear kulturaren eragin-eremuan, baina baita Malta eta etruriar lurretatik haratago ere.

Hesiodok Rea eta Gea bereizi zituenean, greziar mitografoek ere ez zuten zehatz-mehatz jarraitu. Károly Kerényi edo Carl A. P. Ruck eta Danny Staples bezalako mitografo modernoek, baita James Frazerren "Urrezko Adarra' lanaren eragina izan zuen aurreko belaunaldi batek ere, Demeter jainkosa «ama», Persefone «alaba» eta Hécate «zaharra», greziarrek ulertzen zituzten bezala, aurreko Jainkosa Handi baten hiru alderdi zirela interpretatzen dute, Rearekin identifikatua izan zitekeena. Jainkosa hirukote hori zelten mitologiaren zati bat ere bada, eta protoindoeuroparretatik etor daiteke. Anatolian (egungo Turkia) Rea Zibeles izenaz ezagutzen zen, Mesopotamiako Kubaba, Kebat hurrita edo Kepatengandik eratorritako jainkosa. Greziarrek ez zuten inoiz ahaztu Ama Mendiaren antzinako etxea Kreta zela, non Gearekin identifikatutako irudi bat Potnia Theron (grezieraz, 'Animalien Anderea') edo Potnia ('Anderea') gisa gurtu zen, Demeter, Artemisa edo Atenea baino lehenagoko greziar idazkietan aplika zitekeen izena.

Egeora K. a. II. milurtekoan agertu ziren gerora Olinpoko jainko-jainkosak izango zirenak, etorkinen eskutik. Gea ordezkatzeko borroka bortitzak greziar mitologiari bere tentsio berezia eragiten dio. Gearen indarraren oihartzunek Grezia klasikoaren mitologian diraute, non bere paperak Heraren, Zeusen ezkontidearen, Demeterren, Artemisaren, Apoloren bikiaren eta Atenearen artean banatuta dauden.

Erroman, Zibeles frigiar jainkosa Magna Mater gisa gurtua izan zen, Ama Handi gisa, edo Mater Nostri bezala, Gure Ama gisa, eta Zeresekin identifikatua, nekazaritzaren jainkosa erromatarrarekin, Demeter greziarraren baliokidea zena gutxi gorabehera, baina alderdi ezberdinekin eta gurtza ezberdinekin. Bere gurtza Erromara eramana izan zen Kumasko Sibilaren iragarpen baten ondoren, zeinak adierazi baitzuen gurtza hori Erromara iritsi arte Anibal kartagotarra garaitua izango ez zela. Ondorioz, erromatar legionarioen jainkosa kutuna izan zen, eta haren gurtza erromatar kanpamenduetan zehar eta kolonia militarretan zehar hedatu zen.

Teoria ekologiko modernoan

aldatu

Izen mitologiko hau 1979an berreskuratu zuen James Lovelockek bere Gaia hipotesirako. Hipotesiaren arabera, organismo bizidunak eta materia inorganikoak Lurraren biosferari forma ematen dion sistema dinamiko baten parte dira. Lurra bera autoerregulazio-funtzioak dituen organismotzat hartzen da, eta aktiboki aldatzen du barne-osaera, biziraupena ziurtatzeko.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. 82. araua. Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak. .. Euskaltzaindiak Gea eta Gaia onartzen ditu.
  2. (Gaztelaniaz) Squiripa, Por Anabella. (2009-07-28). «Gea, la Diosa Madre» Sobre Grecia (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  3. (Ingelesez) «gaia | Origin and meaning of gaia by Online Etymology Dictionary» www.etymonline.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  4. «Greek Dictionary Headword Search Results» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  5. (Gaztelaniaz) «Pequeña explicación sobre la palabra GAIA-» Etimologías de Chile - Diccionario que explica el origen de las palabras (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  6. (Ingelesez) «Facts and Myths of Gaia, the Greek Goddess of the Earth» ThoughtCo (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  7. (Gaztelaniaz) Barcena, Iñaki. (2016-12-10). «Hermes versus Gaia? Interferencias medioambientales en la comunicación» ZER: Revista de Estudios de Comunicación = Komunikazio Ikasketen Aldizkaria 3 (5) ISSN 1989-631X. (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu